BERRIZ ERE…

Iker Gorosterrazu

Iker Gorosterrazu

2019-10-25

BERRIZ ERE… –

Doinua: Hemen gezurra nagusi

 

BERRIZ ERE...

 

BERRIZ ERE SUTAN DENA

AMAZONASEN BARRENA

MUNDUAREN BIRIKA DA

ORDEA ZE MUNDURENA?

 

BERRIZ ERE EUSKALDUNA

EPAIAREN ERRUDUNA

EPAITEGIA BIHURTU

DA EUSKARAREN TRIBUNA

 

BERRIZ ERE ITSASOAN

EUROPARAKO PAUSOAN

HILERRI HANDIAGORIK

EZ DAGO MUNDU OSOAN

 

BERRIZ ERE JIPOITUTA

ERAHILDA, ISILDUTA

NOLA BILAKATU DA HAU

OHIKOA ETA ARRUNTA?

 

BERRIZ ERE LANTEGIAN

NEURRIRIK GABE AGIAN

LANETIK HILDA IRTEN DA

JENDE AUNITZ ASPALDIAN

 

BERRIZ ERE TIRO HOTSA

EKIALDEKO AHOTSA

HERRITARRAK HILTZEA DA

HERRIAREN HERIOTZA

 

BERRIZ ERE KATALUÑA

EZKERRA ETA ESKUINA

GARAI BERRIETAN BAINA

BETI BETIKO IPUINA

 

BERRIZ ERE JUSTIZIA

ARAZOA, NOTIZIA

NOIZ ERRESPETATUKO DA

NORBERAREN IRITZIA?

 

BERRIZ ERE BERRIZ ERE

BOTEREA DA BOTERE

GEHIENONTZAT KALTE ETA

GUTXIRENTZAKO MESEDE!

BERRIZ ERE…