Enare Muniategi
Enare Muniategi

2019-12-03

Hau konplikatzen ari da

Hau konplikatzen ari da –

Hau konplikatzen ari daSaio gutxi izatea izan da gure orain arteko kondena, urtean lau saio asko jota, eta bat guk geuk antolatutakoa. Beti deiren baten zain, urteroko sariketak noiz helduko,… Esan daiteke hori ez dela plazan aritzearen definizioa. Nahiz eta astean birritan bertsotarako batzea eta bertso eskolako dosia barrenak askatu eta asetzeko nahiko eta sobera izan, denok nahi izaten dugu lantzean behin publiko aurrean aritu, oholtzara igo, fokopean jarri, geure burua estutu, tripako korapiloa sentitu…

Baina, halako batean, konturatu ere egin gabe, urtean lau saio izatetik hilean lau saio izatera pasa gara. Pozik egotekoa da, lehen bertso eskolara idazten zuten bertsolari eske, baten bat behar zutela eta edonor joanda ere konforme, baina, orain propio deitzen digute, inoiz entzun gaituztelako edo:

-“Bertso afari bat egin nahi dugu gaztetxean azaroaren 30ean, etorriko zara kantatzera?”

+Ederto. Egun horretan libre nago bai, bertan egongo naiz (agendan begiratzeko beharrizanik ere ez dut, baina interesantearena egitearren erantzuten dut horrela).

Bertso eskolan terapian aritu garenean, eta denok gaudenez momentu erdi antzekoan, sentimendu eta egoera jakin batzuetan denok bat gatozela argi dago. Eta kontua da plazan aritzeak dena ez duela ona, esate baterako, goizaldeko orduetan etxeratzea, gidatu behar izatea, beti aurpegi ona jartzea, etab. Gainera, errealitatearekin egin dugu topo, noiz kendu digute “oraindik gaztea da eta egingo du” etiketan babestuta hanka sartzeko aukera?, orain arte espero izan ez dena espero dute, presioa eta gugandik espero dena gorakadan doaz, esperientzia gutxiago izanda kantukideen besteko maila erakustea espero dutela sentitzen dugu, koaderno aurrean jartzeko beharrizana, inoiz baino lan handiagoa egiteko beharrizana, eta saioan kantatzea merezi duzula demostratzeko beharra sentitzen dugu. Aurrekoan bertso eskolan baten esan zuen bezala, “hau konplikatzen ari da”.

Hau konplikatzen ari da