Hauteskundeak

Aroa Arrizubieta

Aroa Arrizubieta

2019-11-14

Hauteskundeak –

Doinua: Gai horrek badu mamia 

Hauteskundeak

 

Hauteskunde” izenean

Hamaika gezur datoz,

“herria lagundu eta

herria zaindu asmoz”:

PP, PSOE, Podemos,

Esquerra, Ciudadanos,

EAJ, EH bildu,

PSC edota Vox.

Bakoitza berea salduz

tinko (e)ta oihu harroz,

baina zer bozkatu behar du

ez dagoenak ados?

 

Ez diot denok desados

egon behar garenik,

ez diot Vox eta Bildu

antzekoak direnik.

Baina kontzientzia daukan

herri bat nahi nuke nik,

ez dena konformatuko

bozka emanagatik,

sistema kapitalista

zapaltzaile izanik,

ez dut lasai egon nahi hau

legitimizaturik.

 

Kapitalak horrenbeste 

garrantzi dauka ezen

langileak garela ere

maiz ez dugun ulertzen.

Txarretan onena zein den

ondo gabiltza aztertzen,

baina pasibotasuna

saiatuaz aldentzen, 

zergatik ez dugu behingoz

iraultza grina heltzen?

Langileok batu eta

Antolatu gaitezen!

Hauteskundeak