Itolarria [“La Manada” auziaz]

Ainhoa Agirreazaldegi

Ainhoa Agirreazaldegi

2018-04-27

Itolarria –

Gogorra latza bortitza nazkagarria okaztagarria amorragarria iraingarria umiliagarria mingarria sumingarria beldurgarria ikaragarria izugarria menperatzailea gotorra fermua erasokorra erasoa arimagabea justiziagabea bortxakeria. Bortxaketa izan da Iruñeko epaia.

Hau ez da bukatu. Erasorik ez, erantzunik gabe! Bortxaketaren kulturari, gerra! Autodefentsa feminista!

Ez dugu inpotentziarik sentitu nahi. Ez dugu babesik gabe gaudela sentitu nahi. Ez dugu bortxatzaileen aurka gure burua defendatuz hil nahi.

Emakumeok nahikoa esan dugu. Behin eta berriz esan dugu. Ahotsik gabe geratu arte esan dugu. Negarrez esan dugu. Ahizpatasunez esan dugu.

Asteburu honetako eta hurrengo eta hurrengo bertso saioetan, gai-emaileok, eska iezaiezue mesedez gizonei hitza hartzeko. Gai-jartzaile bertsolari entzule gizonezkook, eman zuen iritzia. Esan zer sentitzen pentsatzen duzuen, zer egingo duzuen, nola antolatuko zareten.

Itolarria
Itolarria
Itolarria