Kattin Madariaga, 2025eko Nafarroako Eskolartekoan garaile
Kattin Madariaga 2025eko Nafarroako Eskolartekoan garaile –
Honako ariketak osatu behar izan zituzten bertsolariek, bakoitzean bertso bana kantatuta: lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda. Lau bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Enaitz Zestau-Telletxea, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Bigarren fasean zortziko txikian ofizioka aritu ziren. Ondoren lau bertsolarietatik bi sailkatu ziren buruz-burukora: Kattalin Lizarraga Mendia eta Kattin Madariaga Apaolaza. Ganbarako ariketan puntu banari erantzun zioten, eta azkenik gaia emanda bakarkako lana egin zuten bertso bana abestuta.
Kattin Madariaga nagusitu zen, Nafarroako Eskolarteko txapeldun bilakatuz. Berak eta txapeldunordea, Kattalin Lizarraga, Arantzan ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean izango dira.