Bota Bertsoa lehiaketako sariak banatu dituzte
Bota Bertsoa lehiaketako sariak banatu dituzte –

Iragan larunbatean egin zuten sari banaketa ekitaldia Hernaniko Biteri plazan. Hautatutako bertso sortak entzuteaz gain, libreko saioa ere egin zuten Andoni Rekondok eta Libe Goenagak.
‘Hau bai zirkua!’ gaiari erantzun diote aurten sagardotegietako bertsolariek, eta 150 bertsopaper jaso dituzte Dobera Euskara Elkarteko kideek. 23 sagardotegik parte hartu dute aurtengo edizioan, eta horien sagardo kaxak, otorduak eta produktuak izan ziren sarietako batzuk. Horiez gain, Haatik dantza konpainiaren OTS ikuskizunerako gonbidapenak ere izan ziren sarien artean.
Honatx bertso sarituak irakurgai.