"Haizea dator" saioa Baionan

Haizea dator saioa Baionan –

Haizea dator saioa Baionan

Epaiska elkartean bildu ziren bertsolari eta bertsozaleak. Hasteko bertso eskoletako txikien txanda izan zen, eta beren agurrak abestu zizkieten bertaratutakoei. Horren ondotik ekin ziote kantuari Aiantze Lannes Butronek, Uxue Lannes Butronek,  Aitor Servierrek, Lou-Anne Morgandek eta Teixa Arbelbide Rivierek. Elixabet Etxandi izan zen gai-jartzailea.

Ikasturte honetako “Haizea dator” ekimenaren azken saioa izan da honakoa. Ekimenaren helburua bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintzea da, eta hurrengo urtean jarraipena izango duela adierazi dute antolatzaileek.

Haizea dator saioa Baionan