Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa
Iñigo Legorburuk irabazi du Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa –

Martxo amaieraldean banatu zituzten Florentino Goiburu zenaren omenezko bigarren bertso paper lehiaketako sariak, Idiazabalgo bertso taldeak antolatuta. Iñigo Legorbururentzat izan zen lehendabiziko saria, Bizitzaren golak bertso sortarengatik. Bigarren saria ere Legorbururentzat izan da, Epail(h)ertzak lanarekin. Bertso epaile bezala bizitakoak jaso ditu bertan. Hirugarren saria Iraitz Sarasolak jaso zuen Izarapeko gogoetak sortarekin; gogoeta intimoak egiten ditu bertan.
Bertaratu ziren 50 bertsozaleren aurrean abestu zituzten aurrez prestatutako bertsoak Aita Iparragirre herri eskolako 5. eta 6.en mailako ikaslee. Jarraian, sarituek beraien bertsoak kantatu zituzten eta amaitzeko, Goierriko bertso eskolako Uhaitz Oiartzabal eta Amets Zubizarreta bat-batean aritu ziren bertsotan.