Hastear dira Nafarroako Txapelketako sailkatze saioak

Hastear dira Nafarroako Txapelketako sailkatze saioak –

Hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
 
Hastear dira Nafarroako Txapelketako sailkatze saioak
 

Urriaren 4an abiatuko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta azaroaren 29an amaitu.

Txapelketako arauek diotenez, azken lehiaketan –2023koan– parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2023koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, sailkatze fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 18 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik seik lortuko dute sailkapen txartela -saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen lauak-, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.

Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.

Sailkatze saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.

Honakoak dira bi saioen nondik-norakoak:

IRUÑEA. Peña Rotxapea. Maiatzak 23, ostirala, 18:30ean

  • Aitor Irastortza Arrizurieta
  • Etxahun Azkarraga Fernández
  • Jabi Lezaun Landa
  • Julen Bernaldo de Quirós Royo ‘Berni’
  • Peio Ardaiz Gale
  • Xabi Maia Etxeberria

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Ferrero

JAUNTSARATS. Apeztegiberriko ganbara. Maiatzak 30, ostirala, 18:30ean

  • Amaia Elizagoien Varela
  • Bittori Elizalde Soto
  • Endika Legarra Nuin
  • Fernando Ziganda Urdanpileta
  • Kattin Madariaga Apaolaza
  • Mintxo Astiz Goñi

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola

Hastear dira Nafarroako Txapelketako sailkatze saioak