Enara Gallastegik jantzi du Bizkaiko Eskolarteko txapela

Enara Gallastegik jantzi du Bizkaiko Eskolarteko txapela –

Enara Gallastegik jantzi du Bizkaiko Eskolarteko txapela

Bizkaiko Eskolarteko txapelketa jokatu zen iragan asteburuan Iurretan, bai idatzizkoa eta bai bat-batekoa. 150 gazte inguru elkartu ziren frontoian, DBH eta Batxilergoko idatzizko finala jokatzeko.

Idatzizko sariketako saridunak:

DBH1

  • 1. Saria: Aietxu Basterretxea Akesolo (Bilbo- Begoñazpi Ikastola)
  • 2. Saria: Ane Makazaga Santamaria (Zornotza- Andramari Ikastola)
  • 3. Saria: June Gondra Bilbao (Bermeo-Eleizalde ikastola)

DBH2

  • 1. Saria: Araitz Elorza Gastañazatorre  (Iurreta-Juan Orobiogoitia)
  • 2. Saria: Lur Oiartzabal Gonzalez (Larrabetzu-Txorierri BHI)
  • 3. Saria: Jare Baliño Campelo (Bilbo-Solokoetxe BHI)

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  • 1. Saria: Iraia Lauzirika Ugarte (Zornotza- Urritze BHI)
  • 2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga (Arantzazu-Igorre BHI) 
  • 3. Saria: Haizea Rotaetxe Gandiaga (Markina-Xemein- Markina BHI)

 

Idatzizkoaren ostean iritsi zen bat-batekoaren txanda. 28 bertsolarik parte hartu dute txapelketan, lau kanporaketa jokatu dira, eta zortzi izan ziren finalera iritsi zirenak.

  • Aiala Irurtia Montero (Arantzazu)
  • Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre)
  • Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima)
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
  • Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz)
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Zortziko handian eta txikian aritu ziren ofiziotan, eta bakarkako ariketa ere egin behar izan zuten. Enara Gallastegik eta Ekhi Zuluetak bildu dituzte puntu gehien froga horietan, eta buruz-burukoan puntu-erantzunetan aritu behar izan dira, baita gai bati bertso bana bota ere. Azkenean Gallastegi gailendu da. Abarkasek jantzi dio txapela irabazleari.

Gallastegik eta Zuluetak ordezkatuko dute Bizkaia ekainaren 14ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean.

Bizkaiko finaleko argazki galeria

Enara Gallastegik jantzi du Bizkaiko Eskolarteko txapela