Euskal Herriko Eskolarteko txapela Unax Aizpuruarentzat

Euskal Herriko Eskolarteko txapela Unax Aizpuruarentzat –

Euskal Herriko Eskolarteko txapela Unax Aizpuruarentzat
Arg: Erran

Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Josu Txoperena Iribarren, aritu ziren herenengungo finala aurkezten eta gaiak jartzen. Hamaihiru bertsolari aritu da dira kantuan haien aginduetara: Kattin Madariaga ApaolazaGoizane Etcheverry LopeteEnara Gallastegi BarrenetxeaJokin Onaindia ElexpuruSuhar Gesala EgigurenNahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru EskisabelEgiar Otegi TorresKattalin Lizarraga MendiaUnax Aizpurua IbargaraiLeina Alkhat Larrandaburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta June Asastegi Unzaga

Agurrak abestu eta gero, binaka aritu dira lehen atalean. Aurrena gaia emanda, bina bertso abestu dituzte zortziko handian; eta, jarraian, bina bertso zortziko txikian. Bigarren  atalean lehen sei sailkatuak aritu dira kantuan, gainontzekoak oholtzatik jaitsi gabe:  Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Kattin Madariaga Apaolaza, Nahia Etcheverry Lopete, Suhar Gesala Egiguren eta Unax Aizpurua Ibargarai. Lehendabizi, lehen puntua emanda, bertso bat osatu behar izan zuten zortziko txikian; gero, gaia emanda, bertso bat osatu zuten, gehienez, bost puntuko neurrian.

Epaileek beren erabakia hartuta, Unax Aizpurua Ibagarai gailendu da. Txapeldunordea Nahia Etcheverry Lopepe izan da. Saioa Alkaizak jantzio dio txapela Aizpuruari.

Bideoa: Erran
Euskal Herriko Eskolarteko txapela Unax Aizpuruarentzat