Bertsotan Berlinen
Bertsotan Berlinen –
Uztailaren 1an eta 2an, asteartez eta asteazkenez, emanaldi ugari izango da Berlinen, bertako Gernika Euskal Etxeak antolatuta. Euskal Herriko bertsolariak eta Galizia eta Kataluniako inprobisatzaileak izango dira bertan.
Berlingo Freie Universität-eko Euskarako, Galegoko eta Katalaneko irakurleekin antolatu da ekimena, Xunta de Galicia, Etxepare Euskal Institutua eta Ramon Llull Institutuaren babesarekin. Sarrera doan izango da. Kantaldia izango da lehenbizi, eta aurkezpena, elkarrizketa eta tailerra Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ahozkotasunak hizpide ondoren.
– Asteartean, 18:30etan, Uxue Alberdi (bertsoak) eta Eñaut Elorrietaren emanaldia (non: Milchbar, Berlin-Kreuzberg)
– Asteazkenean, 10etatik 14etara, Mahai inguru eta erakustaldi tailerra, Lupe Blanco (Galicia), Uxue Alderdi (EH) eta Maribel Serverarekin (Katalunia). Non: FU Raum 2.2051 – Holzlaube