Itxaso Paya
Itxaso Paya

2025-08-14

Ola, ola, Olaizola

Ola ola Olaizola

Ola, ola, Olaizola

2003ko uztailean Aubixan elkartu ginen bertso udalekuetan. Nork ez daki, dagoeneko, txanda hura magikoa izan zela? Amaitu eta gutxira Zarauzko euskal jaietan elkartu ginen parranda egiteko eta tabernetako batean Aimar Olaizola aurkitu genuen (pilotariak dantzan, ola ola..). Goizuetarrak gure artean bazituen zale batzuk (ni neu Barriolazalea izan naiz beti baina egun hartan: Ale, Olaizola, ale, ale! Ale ale Asier, ale ale Aimar..). 
 
Ez dut sekula ahaztuko Xabi Payak eta Garazi Tabernak Aimarri, hantxe, udalekutako 20 gazte eta 5 begirale lekuko, botatako bertsoa:

 
“Zurekin izan ditut bizitzan 
makina bat amets lizun.
Zuk ez dakizu Jaungoiko jaunak
ze gorputza eman dizun!
Nik apostu bat egingo dizut,
gizon moduan erantzun.
Dejadatxoa hor doa eta
Ea altxa dezakezun!”