Jose Mari Aranbarri "Botx" zendu da
Jose Mari Aranbarri Botx zendu da –
Abuztuaren 9an hil zen bertsolari ondarrutarra. Jose Mari Aranbarri Etxaburu (Ondarroa 1943), “Botx” ezizenez ezaguna, pertsona zeharo erreferentziala izan da Ondarroako bertsogintzan, Jon Arrizabalagarekin batera. Biek ala biek idatzi zuten Bertsolari aldizkarian euren bizitzari buruz:
Honela definitu zituzten euren lehen pausuak bertsogintzan: “1980.urte inguruan, lehen aldiz, Jose Luis Basterretxea Altzaleirekin egin genuen ezagutza, parranda giroko bertso saio batean edo. Altzalei bera, ordurako bertso munduan sakonago sartuta zebilen eta berak animatu gintuen bertsolaritzan aritzeko. Bertsolagun talde bat sortu genuen Liburio, Olaetxea, Artetxe, Arri, Botx eta Altzalei bera buru zela, eta berak eman zizkigun bertsotarako lehenengo ezagutzak”
Ondarroako Turrune atariak Botxen bizitzari buruzko idatzia plazaratu berri du agur modura.
Aurrera omenaldia egingo zaio herrian bertan.
Mila esker emandako guztiarengatik, Botx!