Bizkaiko bertsozaleek euren eguna ospatuko dute irailaren 13an
Bizkaiko bertsozaleek euren eguna ospatuko dute –

Irailaren 13an ospatuko dute Bizkaiko bertsozaleen eguna, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna ere badena. Irailaren 13an 12:00etan elkartuko dira Zornotzako Xiberu tabernan, eta bertso poteoarekin hasiko dute eguna. Poteoan zehar hainbat bertsolari arituko dira kantuan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia.
Bertso poteoa tarte batez eten eta, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena egiteko probestuko dute. Irailaren 28an hasiko da txapelketa.
Poteoa bukatu ondoren bertso bazkariak hartuko dio lekukoa Uranga jatetxean, 14:30etik aurrera. Kantuan Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Igor Elortza arituko dira. Bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian (irailaren 4ra arte egongo dira).