Irlanda: Sean-nós kantuari sarrera

Alan Griffin-en memoriari dedikatua

Enda Ó Catháin-(r)en argazkia Enda Ó Catháin 2025-09-24

Irlanda Sean-nós –

Sean-nós izeneko irlanderazko hitza normalean itzuli izan da ‘estilo zahar’ bezala. Beste batzuetan, berriz, itzuli izan da ‘ohitura zahar’, ‘modu zahar’ edo ‘bide zahar’ bezala. Erabilia izan da kantu forma tradizional bat deskribatzeko – amhránaíocht ar an sean-nós (estilo zaharrean kantatzen). Erabilia izan da perkusiozko dantza pauso energetiko baina lasaia izendatzeko – damhsa ar an sean-nós (estilo zaharrean dantzatzen). Gutxi batzuetan erabilia izan da Irlandako musika tradizional instrumentala jotzeko estilo zahar bat izendatzeko: ceol ar an sean-nós (estilo zaharreko musika). Arte mota tradizionaleko hiru modu hauek elkar lotuta daude. Guk izena erabiliko dugu kantatzeko tradizioari erreferentzia egiteko. 

Gaur egun musika irlandarrean horren ezaguna egin den termino hau, dirudienez, kantu tradizional zaharra eta kantu estilo berriagoak (musika klasiko eta herrikoiaren bezalako generoen eragina izan zutenak) desberdintzeko modu bat bezala sortu zen. Terminoa 40ko hamarkadaren hasieran erabili zen lehen aldiz Oireachtas na Gaeilge jaialdian, Conradh na Gaeilge-k (Liga Gaelikoa) antolatuta. Jaialdi honetan bat egiten dute irlanderaz hitz egiten duen komunitateak eta irlanderaren aldeko mugimenduak. Oso elkarretaratze soziala da eta askotariko ekitaldi eta lehiaketek osatzen dute. Lehiaketarik ospetsuena Corn Uí Riada da, sean-nós kantuen lehiaketa, izena hartzen duena Seán Ó Riada konpositore, moldatzaile, irakasle eta musikari ospetsuaren omenez. Ondoren, Oireachtas na Gaeilge-n agertzen diren ahozko tradizio batzuetara itzuliko gara, horietarik bat bertsoak kantatzeko euskal tradizioan adituak direnentzako interesgarria izan daitekeelako.

Irlandako kantu forma batzuei buruzko sarreran, The Companion to Irish Traditional Music-ek  honela definitzen du sean-nós:

Mendeetan zehar irlanderadun Irlandan eta gaeleradun Eskozian garatutako kantatzeko estiloa. Kontzeptu bezala, ‘sean-nós’ (estilo zaharra) pixka bat nahasgarria da. Izan ere, ez da sekula eten kantatzeko modu hau eta, beraz, modernoa bezain zaharra da. Belaunez belaun transmititua izan da, hortik ‘tradizional’ terminoa; kantatzeko modu tradizionala da …[1]

Sean-nós tradizioaren barruan sartzen dira honako kantu motak:

  • maitasun kantuak, gehienak dira mota honetakoak. XIX. eta XX. mendean jaso ziren gehienak, baina litekeena da gehientsuenak 1600 eta 1850 artean konposatu izana.
  • mordoilo kantuak (hau da, kantu hauek bertsoak izaten dituzte ingelesez eta irlanderaz)
  • sehaska kantuak
  • itsasoari lotutako kantuak, adibidez, arrantza edo nabigatzeari buruzkoak edo tragediei buruzkoak
  • kantu erlijiosoak edo deboziozkoak, batzuetan caoinedh-en eragina dutenak (auhen edo aieneak).
  • pertsonak eta lekuak goraipatzen (edo satirizatzen) duten kantuak
  • edateari buruzko kantuak
  • kantu biziak, arin-arinak, umoretsuak (eta batzuetan gaiztoak)
  • kantu politikoak Aisling alegorikoaren modukoak
  • lanbide kantuak, gosete aurretik (hau da, 1845 baino lehenago) oso ezagunak izan omen zirenak  

Askotan sean-nós kantuak ez dira kategoria bakar batera erraz egokitzen eta ohikoa da kantu bat hainbat kategoriatan sailkatzea. Breandán Ó Madagáin-ek honako hau idatzi zuen ‘Functions of Irish Song in the Nineteenth Century’ izeneko artikulu batean:

Kantuak ez dira berez entitate independente bat: giza-jokabide mota bat dira. Eta euren testuingurua komunitateko bizitza soziala eta kulturala da … kontua da zer den esanguratsuago: kantu jakin batzuen kategoria eta hari lotutako datu deskriptiboak edo, harago joanda, Irlandako gizartean kantagintzak duen helburua eta esangura bilatzea …Akademiako sailkapenek ez dute bat egiten folk tradizio bizi batekin … zenbait kantu eta kantu kategoriek aukera ematen diote kantariari hitzak erabat bereganatu eta haiek erabiltzeko zuzeneko adierazpenean.[2] 

Irlanda Sean-nós
Elizabeth Cronin, National Folklore Collection, UCD

Zer soinu du sean-nós kantuak?

Amhráin ar an SeanNós (estilo zaharrean kantatzen) bilduma-lana sean-nós kantugintzarako sarrera egokia da. Bilduman irlanderaren hiru dialekto nagusietako bakoitzetik kantari nabarmenenak agertzen dira. Albumarekin batera doan liburuxkako oharretan honako hau adierazten da:

… sean-nós ondoen deskribatzeko esan daiteke kantu honetan kantariari ia erabateko askatasuna ematen zaiola kantua berak nahi duen bezala interpretatzeko. Zenbait konbentzio bete behar dira eta kasurik gehienetan kantaria bakarrik egoten da, nahiz eta hori bere horretan ez den arau bat. Balada ingelesek ez bezala, irlanderazko kantuek ez dute, oro har, istorio bat kontatzen. Aitzitik, adierazten dituzte pertsonen sentimendu eta emozioak euren bizitzako hainbat gertakariren aurrean. Kantu asko maitasunezkoak dira, batez ere partekatu gabekoak badira, eta kantuetan poesia nahiko sofistikatua egon daiteke, irudi eder eta indartsuz apainduak. Errimatzea ohikoa da kantuetan eta asonantziak mesede egiten dio poetari zein kantariari. Kontuan hartuta maitasuna gai unibertsala dela eta aire eta irudi oso politekin konbinatuta egon dela, ez da harritzekoa kantu horietako asko Irlandako bazter guztietatik ibili, ikasi eta kantatu izana.[3]

An Draighneán Donn’ (‘Elorri beltz’) maitasun kantua adibide egokia da. Irlanda osoan zehar kantatu da. Tradizio honetako kantu gehienak bezala, ez dakigu nork idatzi zuen. Litekeena da 1789an lehen aldiz argitaratu baino dezente lehenago idatzi izana. Guztira, hirurogei bat bertso daude eskuizkribuetan edo liburuetan bildu diren berrogeita hamar bertsio baino gehiagotan. Kantuaren ingelesezko hiru bertsio ezberdin existitzen dira, baita ingelesa eta irlandera nahasten dituztenak ere. Amhráin Chlainne Gael liburuan argitaratu zen kantuaren irlanderazko bertsioak kantuaren transmisioan eragin nahikoa izan zuela ematen du. Bertsio honek hogei bertso ditu eta bertan kantuaren jatorrian dagoen istorioa erraz antzematen da. Badirudi istorio hau lehen aldiz argitaratu zela liburu horretan.

Garrantzitsua da kantuari lotuta dagoen jatorrizko istorioa. Lehenago aipatu dudan bezala, irlanderazko kantuek normalean ez dute istoriorik kontatzen. Baina horrek ez du esan nahi hari lotutako istoriorik ez dagoenik. Normalean, istorioa egon badago eta kantuaren testuingurua eta jatorria ematen digu. Istorio honi deitzen zaio údar an amhráin (kantuaren iturria edo jatorria).

Irlanda Sean-nós
Colm Ó Caodháin, ezkerrean. 1945ean hartua Glinscen. National Folklore Collection, UCD

Irlanderazko kanta [lirikoetan] …, ondo definitutako gutxi batzuetan izan ezik, ez da istorioak kontatzeko joera izaten, ohikoagoa da gertaeren edo egoeren inguruan hausnarketak edo iruzkinak egitea. Gaia gertaera berezi bat denean ere – esate baterako, itotze edo urkatze bat –, gertakarien aurretiko ezagutza oro har jakintzat hartzen da eta, hortaz, kantua, informatiboa baino, alusiboa izan ohi da. Istoriorik ez izateak beste ondorio aipagarri batzuk ere baditu: progresio lineal logikoa, adibidez, izan ohi da kezka nagusiaren bueltan dabilen obsesioa – baina ez nekagarria –, eta bertsoen ordena, gehienetan, izugarri malgua da. Ahozko transmisioan ohikoa den moduan … bertso batzuk galdu dira, beste batzuk antzeko mota (edo metrika) duten kantuetatik mailegatu dira; beraz, ia kantu ezagun guztiek bertsio asko dituzte …[4]

Belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, hitzek zein musikak aldaketa txiki asko izan ohi dituzte eta horrek dakar kantu beraren hainbat bertsio topatu izana. Hau herrialde guztietan gertatzen da, baina Irlandan baino ez da gertatu kantu baten gainean, Dónall Óg, dauden bertsioekin liburu bat idaztea (…) Gure folk kantu ezagunetako askok horren tankerako trataera izan dezakete, kasurako, An Draighneán Donn.[5]

Orain dela hogeita bost urte, ikertu nuen ‘An Draighneán Donn’ eta Master Amaierako lana egin nuen horri buruz. Jarraian, kantuaren bi grabazio aipagarri daude. Lehenengoak Amhráin Chlainne Gael liburuan argitaratu ziren bertso batzuk jasotzen ditu. Bigarrena bertsio mordoiloa da, ingelesezko eta irlanderazko hitzak nahasten dituena. Kantariak berak aurkezten du liburu horretan bertan argitaratutako jatorrizko istorioaren bertsio bat kontatuz:

An Draighneán Donnas sung by Seosamh Ó hÉanaí with background story as introduction

Euren sean-nós kantari eta tradizioetan ospetsu diren gune biren kasu azterketa laburra

Carna

Sorcha Ní Ghuairim (1911-1976) eta  Seosamh Ó hÉanaí (1919-1984) hazi ziren Carnatik gertu dauden bi herritan, Irlandako mendebaldeko kostaldean. Seosamh Ó hÉanaí-ri (Joe Éinniú eta Joe Heaney bezala ere ezaguna) ‘Rí na nAmhrán’ (Kantuen errege) izena ematen zioten batzuetan. Grabazio asko egin zituen eta bere errepertorioa erraldoia zen.[6]  Berari buruz asko idatzi da eta bere kantagintzaren jatorria eta arrakasta kontatzen duen ‘Song of Granite’ film biografikoaren protagonista izan zen. Bakoitza bere errepertorioan, Sorcha-k eta Seosamh-ek kantu eta kantu-mota asko izan zuten komunean. Kantatu zituzten ‘Hó-bha-ín’ eta ‘Seoithín Seo’ bezalako sehaska-kantuak. ‘An Draighneán Donn’ eta ‘Amhrán na Trá Báine’ (itsasoan gertatutako itotze dramatiko bati buruzkoa) kantuez gain, biek grabatu zituzten Caoineadh na dTrí Muire (‘Hiru Marien Auhena’) izeneko kantu erlijioso lazgarri eta eder baten bertsioak. Kantuak Kristoren gurutziltzatzea kontatzen du Kalbarioan, bere ama Mariaren ikuspegitik. Elkarrizketa zatiak dakartza kantuak Maria eta San Pedro, Jesus, erromatar soldatuak eta beste bi Marien artean, Maria Magdalena eta Maria Kleofasena. Erreparatu kantuan erabili dituzten doinu ezberdinei:

Caoineadh na dTrí Muire as sung by Seosamh Ó hÉanaí

Amhráin ar an Sean-Nós bilduma lanaren 9. kantuan Colm Ó Caodháin (1893-1975) agertzen da,  Johnny Seoighe kantatuz. Kantu nabarmen hau gosete garaikoa da. Erreparatu zenbaitetan erabiltzen dituen nota luze-luzeei eta erabiltzen duen tonu erregu eta errukarriari. Hau Colm Ó Caodháin[7] -engandik jasotako folkloreko kantu, istorio eta elementu ugarietako bat baino ez da. Jaiotzez Glinsce-koa zen, Carna-tik gertu, eta askok kantu hau interpretatzen dute satira basati bat bezala; izan ere, ‘Johnny Seoighe’ eta bere emazteari buruzko gehiegizko laudorioak dakartza kantuak. Seoighe (Mr. Joyce) Indiako janariaren (artoaren) banaketa antolatzeaz arduratu zen, familiei laguntza emanez gosetea arintzeko. Kantua sentikortzat jotzen dute, baita tabutzat ere, Johnny Seoigheren ondorengoei oraindik ere delitua egozten zaiela sentitzen dutelako batzuek.

An Bonnán Buí (‘Txori-zezen hori’) kantua ‘bere patetismo eta umorearen arteko nahasketa finarekin’ hildako txori batentzako burlaizezko auhen ederra da. Batzuetan edateko kantu gisa sailkatua izan da. 1700. urte inguruan idatzi zuen Cathal Buí Mac Giolla Ghunna Ulsterreko poetak. Antza denez, Fermanagh konderrian jaio zen. Bere poema gehienak ‘gizatasun arraro batek’ markatzen omen ditu. Kantu honen bertsioak herrialdean zehar Seosamh Ó hÉanaí-k eta beste hainbat kantarik abestu dute, esate baterako, Skara Brae-k eta Máire Chéilleachair-ek. Honen beste bertsio batzuk eta beste ehunka sean-nós kantu gehiago eskuragarri daude hemen: https://seannos.tg4.ie/baile/amhrain/

Irlanda Sean-nós
Joe Éinniú, ezkerrean. Leo Corduffen argazkia, 1955.

Sorcha Ní Ghuairim, Seosamh Ó hÉanaí eta Colm Ó Caodháin dira Carna inguruko hiru kantari ezagunenetakoak eta itzal handikoenak dira. Beste batzuk dira, sasoi berriagoetakoak, Peadar Ó Ceannabháin Aill na Brún ingurukoa, eta bere seme-alabak, Saileog, Eoghan eta Muireann, Dublinen jaio eta haziak. Guztiak dira dohain handiko kantari, lilter[8] eta musikariak. Sean-nós kantu klasiko eta motelenak kantatu badituzte ere, Peadar, Saileog eta Eoghan-ek grabatu dituzte kantu biziak, arin-arinak, umoretsuak ere. Eoghan Ó Ceannabháin-ek kantatutako ‘Buachaillín Deas Óg Mé’ dugu adibide on bat. Konparatu hurrengo kantuak eta entzun ondo zelan Eoghan-ek egiten duen ‘lilting’ kantuaren melodiarekin amaiera aldera. Lilting (bokalizazio inprobisatua darabilen ahozko musika mota bat da, adibidez Celtic Mouth Music) batzuetan azaltzen da tankera honetako kantu bizietan:

Beste bi kantari ezagun eta errespetatuk (Conamarako leku ezberdinetakoak) hitz egin eta abesten dute elkarrekin jarraian datorren Irlandako Musika Tradizionaleko Artxiboan (iturri zoragarri bat dena, bide batez) grabatutako elkarrizketa luze honetan:

https://www.itma.ie/drawingfromthewell/saoithe_sarah_ghriallais/

Séamus eta Caoimhe Uí Fhlatharta jaio eta hazi ziren An Aird Mhóir-en Carna-tik kilometro gutxitara, hegoekialdean. Euren dueto ederrak ahots harmoniak ditu eta horiek oso gutxitan entzuten ziren sean-nós kantuetan orain dela gutxira arte:

Beste kantari berritzaile, esperimental eta multi-instrumentista bat da Inni-K, Kildare konderrian jaioa eta hazia. Berak ere, Seosamh Ó hÉanaí[9] eta Peadar Ó Ceannabháin-ek bezala, grabatu zuen ‘Eileanór na Rún’. Eithne izeneko bere lehen albumaren oharretan hau idatzi zuen: “Ikasi nuen kantu hau Seosamh Ó hÉanaí sean-nós kantariaren grabazioetatik eta sean-nós kantuen Meka dugun Carnako hainbat kantarirengandik.” Iníon deitzen den bere azken album-ean, ‘Cuc-a-neaindí’  (‘Cuckanandy’) kantuko iturritzat Elizabeth Cronin (ikusi beherago) aitortzen du:

Cúil Aodha 

Aisling Gheal as sung by Iarla Ó Lionáird when he was fourteen years old  

‘Aisling Gheal’ (‘Irudipen distiratsua’) maitasunezko kantu politikoa Aisling (Irudipen) deitutako kantuen adibide bat da. Emakumen eder bat amets edo irudipen batean aurkitzen da. Kantu mota hau sarritan alegoria bat da; alegoria horretan Irlanda ordezkatzen duen andre batek bere egoera larria deitoratzen du atzerriko arauen menpe dagoelako eta itxaropenez espero du askatasun politiko eta erlijiosoa berrezartzen den eguna. Etorkizun distiratsu hori etorriko da katolikoak diren Estuardo Etxekoek boterea eskuratzen dutenean.

Iarla Ó Lionáird jaio zen Cúil Aodha-n, Cork-eko konderrian, Carna bezala kantari eta kanta-tradizioagatik ezaguna den lurraldean. Bere ‘Casadh an tSúgáin’ kantua 2015eko ‘Brooklyn’ filmeko banda sonoraren parte da. The Gloaming izeneko taldeko kidea da, ‘An Chúil Daigh Ré’[10] bezalako kantuak egiten dituena. Iarla-ren izeba zaharra Elizabeth ‘Bess’ Cronin (1876-1955) izan zen, eta haren kanta errepertorioak[11] eragin handia izan zuen 1940ko eta 1950eko hamarkadetan Alan Lomax etnomusikologo estatuabatuarrak bildu baitzuen.[12]  Beste bildumagile garrantzitsu batek, Séamus Ennis gaita-jotzaileak, ‘Irlandako kantagintzaren erregina’ deitu izan dio. ‘Aisling Gheal’ abestia 1914an batu zuten, A. Martin Freeman-ek kantatuz Peg O’Donoghue-ren kantua. Iarla-k kantua Peadar Ó Riada-ren bidez ezagutu zuen, Seán Ó Riada-ren semea dena. Azken kantari honek lehenago aipatu den Corn Uí Riada-rekin lotura du, sean-nós kantuen lehiaketa nagusiarekin. Nell Ní Chróinín da Cúil Aodha-rekin lotutako kantari gazteenetako bat da. Corn Uí Riada-ren aurreko irabazlea izan da. Baita Máire Ní Chéilleachair ere, Aisling Gheal[13] izeneko dokumentalean agertzen dena. Cúil Aodha inguruko kantariei buruz egindako zerrenda labur honetan, aipatu beharreko azken kantaria Diarmuid Ó Súilleabháin (1947-1991) maisua da: Bruach na Carraige Báine.

Lanbide kantuak

Nahiz eta aldeko eta kontrako argudioak dauden sean-nós kantuen lehiaketen inguruan, lehiaketa horiek irlanderazko Oireachtas na Gaeilge jaialdiaren zati garrantzitsua dira. Seán-nos lehiaketez gain, badira bestelako lehiaketak ere, ahozko tradizioari lotuak: ipuinak kontatzeari buruzkoak, txistukatzeari buruzkoak eta lilting-ari buruzkoak. Agallamh beirte (bi pertsonen arteko elkarrizketa) beste kategoria bat da, non irlanderazko poetika (ohikoena da umoretsua eta satirikoa izatea) bertsoan errezitatzen den. Azkenik, lúibíní aipatu behar da. Agian, hau da bertsoak kantatzeko euskal tradiziotik gertuen egon daitekeen Irlandako tradizioa.

Lúibíní-k lotura estua du agallamh beirte-rekin, baina, errezitatuak izan beharrean, sean-nós estiloan kantatzen dira. Bi lagunek elkarrizketa bat osatzen dute eta pertsona bakoitzak, txandaka, bertsoak kantatzen ditu. Hona hemen 2017an Oireachtas na Gaeilge jaialdian lúibín lehiaketa irabazi zuen kantua. Konposatu zuten jaialdia baino lehen. Dónal-i (hau da, Donald Trump) egiten diote trufa, iseka, eta bere etenik gabeko Twitterreko txiogintza aipatzen dute:

Lúibín honetan erabiltzen den melodia (doinua) honako kanta honetakoa da:

Historikoki, lúibíní lanbide kantu mota bat izan da, emakumeek egindakoa taldeetan lan egiten zutenean. Artilea trikotatzen, iruten edo kardatzen zutenean kantatu ohi zuten. Emakumeek batzuetan elkarri adarra jotzen zioten zeharka hitz egiten edo iseka egiten. “Kantuaren praktika honek aurrez konponsatutako bertso eta melodiak ditu eta horiek kantaritik kantarira pasatzen dira txandaka, bakoitzak bere lerro pertsonalak inprobisazioaren bidez gehituta”.[14] Horrela deskribatzen du Edward Bunting (1773-1843) organo-jotzaile eta musika-bildumagile ospetsuak:

… oso mota berezia da, denbora oso markatua duena, eta maiz errepikatzen den errepika edo eslogan bat duena … neska gazteek kantatzen zuten, jostetarako batzen zirenean, “iruten” edo “josten” den bitartean, eta bertsoak inprobisatzen dituzte inguruko mutil gazteen alde edo kontra, eta kantari bakoitzak bere lerroak gehitzen ditu …bakoitzak bertsoak osatu ostean, errepika sartzen zen eta horrek denbora ematen dio hurrengo kantariari prestatzeko, eta horrela egiten du aurrera lúibín-ek eta kantuaren katea osatzen da.[15]

Eskozia (eta urrunagoko interkonexioak)

Hebrida uharteek, Eskoziako mendebaldeko kostatik gertu dagoen uharte taldea, kantagintzaren tradizio aberatsa dute eta haien artean lanbide kantak agertzen dira. Adibide batzuk daude hemen Waulking Songs From Barra diskotik edo The Western Isles film laburretik.

Harrigarria bada ere, Donald Trump-en ama, Màiri Anna Nic Leòid Trump (1912-2000), ziurrenik kanta hauekin oso ohituta egon zen. Izan ere, Eskoziako gaeliko hiztuna zen, Kanpoko Hebridetako Lewis uharteko Tong herrixkan jaioa. Berak ingelesa bigarren hizkuntza bezala ikasi zuen eskolan.

Kantu eta musika gaelikozko Fhuair Mi Pog disko zoragarria egin zuten Margaret Steward-ek (hau ere Lewis uhartekoa) eta Allan MacDonald-ek. Eta gaelikoz egindako kantu erritmiko eta arinen moldaketa mordeno bat entzun nahi izanez gero, entzun Julie Fowlis kantatzenFodor Dha Na Gamhna Beaga.

Salmo kantu gaelikoak

Salm (Vol. I & II): Eskoziako Hebridetako salmo gaeliko hauek Lewis uharteko eliza presbiteriar batean grabatu ziren bi arratsaldetan. Albumak jasotzen duenez, termino musikala ‘Heterofonia Askea’ da. Elizako xantreek (laudorioak zuzentzen dituztenak) lerro bat kantatzen dute eta gero kongregazioak erantzuten zuen. Grabaketak bat-batekoak izan ziren eta erabat entseatu gabeak. “ … ez da gaelikoaren tradiziokoa bakarrik, edo eliza presbiteriar gaelikoaren tradiziokoa bakarrik; lehenago erabilia izan da ingelesez Europa, Ingalaterra edo Eskoziako Lowland-etatik zetozen melodia originalekin. Gaelikoek, baina, erabat aldatu zituzten originalak. Alabama eta Ipar Carolinako eliza beltz batzuetan existitzen da antzeko estiloa, non salmoen ordez ereserkiak erabiltzen diren. Antzekotasun nabarmenak ditu, halaber, Etiopiako Eliza Koptikoaren kantaeraren estiloarekin”.

Kanada

Eskoziako Highlands eta Hebrida uharteetako emigrante asko finkatu ziren Cape Breton uhartean, Kanadako ekialdeko kostaldearen parean, 1770 eta 1830 urteen artean. Haien kantu gaeliko tradizionalen bilduma bikaina aurki daiteke Songs Remembered in Exile[16] izeneko liburuan. 

Euskal Herrira itzuliz

La Puerta Abierta: Baladas vascas e internacionales liburuaren sarreran, Alan Griffinek hitz egiten du folk kantuen izaera nomadaz eta tokiz toki bidaiatzeko duten joeraz, muga geografiko eta linguistikoak errespetatu gabe. Ematen duen adibide interesgarri bat da ‘An Cailín Deas Donn’ (‘Neska ilemarroi polita) izeneko kantu irlandarra. Bere ustez, kantu horrek paralelismo estuak ditu ‘Leisibatxo’ eta ‘Anderia gorarik’[17] euskal baladekin.


[1]  Vallely, Fintan (ed.), The Companion to Irish Traditional Music, third edition, revised and enlarged, Cork University Press, 2024, pages 753.

[2]  Ó Madagáin, Breandán, ‘‘Functions of Irish Song in the Nineteenth Century’ in Béaloideas, Vol. 53 (1985), pp. 132, 137, 156, 164.

[3] Amhráin ar an Sean-Nós ó: Dún na nGall, Muigh Eo, Conamara, Ciarraí, Corcaigh, Na Déise agus Rath Cairn, RTÉ CD 185, Dublin, 1995.

[4]  O Rourke, B. (1985): Blas Meala: A Sip from the HoneyPot. Dublin, p. 13..

[5]  Kennedy, P. (1975): Folksongs of Britain and Ireland. London. p.74

[6] https://www.joeheaney.org/en/category/amhrain/amhrainingaeilge/

[7]  Ikusi:  uí Ógáin, Ríonach, Colm Ó Caodháin: An Irish singer and his world (Cork: Cork University Press, 2021). Ikusi ere bai, Ó Laoire, Lillis, Williams, Seán, ‘Singing the famine’ in Bright Star of the West: Joe Heaney, Irish Song-Man. London: Oxford University Press, 2011

[8] Lilt edo lilting irlanderazko musikagintzan erabiltzen den ahozko inprobisazio mota bat da, testua bertan beherako azaltzen den moduan (Itzultzailearen oharra).

[9]  https://www.joeheaney.org/en/cearbhallodalaigheileanoirarunandhowcearbhallgotthegift-1/

[10]  https://muscrai.wordpress.com/2015/06/06/anchuildaighre/  Webgunea hau iturri aberatsa da Múcsraí inguruko kantu, poema, kantari eta poetak deskubritzeko. Múcsraí da Cúil Aodha barne hartzen duen irlanderaz hitz egiten duen gunea.

[11] Ó Cróinín, Dáibhí (ed.), The Songs of Elizabeth Cronin, Irish Traditional Singer: The complete song collection. Dublin: Four Courts Press, 2022 (revised and updated edition).

[12]  Lomax-ek grabazioak egin zituen Euskal Herrian (adibidez, Basque Country, “Biscay And Guipuzcoa” – The Alan Lomax Collection ).

[13]  https://www.anupictures.com/project/aisling/

[14]  Vallely, Fintan (ed.), The Companion to Irish Traditional Music, third edition, revised and enlarged, Cork University Press, 2024, page 763.

[15]  Ibid.

[16] Lorne Campbell, John (ed.), Songs Remembered in Exile: Traditional Gaelic Songs from Nova Scotia recorded in Cape Breton and Antigonish County in 1937 with an account of the causes of the Highland Emigration, 1790-1835.  Tunes mostly transcribed by Séamus Ennis. Second edition (1999) revised by Colm Ó Baoill,  Birlinn Limited, Edinburgh.  First published in 1990 by Aberdeen University Press. 

[17]  Griffin, Alan, La Puerta Abierta: Baladas vascas e internacionales. Aztarna, 2023, pages 89-97 of PDF version.

 


Amhrán Amháin: Aistriúcháin Éagsúla

Enda Ó Catháin

                                                                          

An Bonnán Buí                                                                 le Cathal Buí Mac Giolla Ghunna (c. 1680 – 1756)[1]

 

A bhonnáin bhuí, is é mo chrá do luí

    is do chnámha críon tar éis a gcreim,

is chan díobháil bídh ach easpa dí

    d’fhág tú ’do luí ar chúl do chinn;

is measa liom féin ná scrios na Traí

    thú bheith sínte ar leacaibh lom,

is nach ndearna tú díth ná dolaidh is tír

    is nárbh fhearr leat fíon ná uiscae poill.

 

Is a bhonnáin álainn, mo mhíle crá

    do chúl ar lár amuigh insa tslí,

is gur moch gach lá a chluininn do ghráig

    ar an láib agus tú ag ól na dí;

is é an ní adeir cách le do dheartháir Cathal

    go bhfaighidh mé bás mar súd, más fíor;

ní hamhlaidh atá – súd an préachán breá

chuaigh a dh’éag ar ball, gan aon bhraon dí.

 

A bhonnáin óig, is é mo mhíle brón

    thú bheith romham i measc na dtom,

is na lucha móra ag triall chun do thórraimh

    ag déanamh spóirt is pléisiúr ann;

dá gcuirfeá scéala in am fá mo dhéinse

    go raibh tú i ngéibheann nó i mbroid fá dheoch,

do bhrisfinn béim ar an loch sin Vesey

    a fhliuchadh do bhéal is do chorp isteach.

 

Ní hé bhur n-éanlaith atá mise ag éagnach,

    an lon, an smaolach, ná an chorr ghlas –

ach mo bhonnán buí a bhí lán den chroí,

    is gur cosúil liom féin é ina ghné is a dhath;

bhíodh sé choíche ag síoról na dí,

    agus deir na daoine go mbím mar sin seal,

is níl deor dá bhfaighead nach ligfead síos

    ar eagla go bhfaighinnse bás den tart.

 

Dúirt mo stór liom ligean den ól

    nó nach mbeinnse beo ach seal beag gearr,

ach dúirt mé léi go dtug sí bréag

    is gurbh fhaide mo shaolsa an deoch úd a fháil;

nach bhfaca sibh éan an phíobáin réidh

    a chuaigh a dh’éag den tart ar ball? –

a chomharsain chléibh, fliuchaidh bhur mbéal,

    óir chan fhaigheann sibh braon i ndiaidh bhur mbáis.

[1] ‘I gCo. Fhear Manach a rugadh Cathal Buí, dealraíonn sé.  Chaith sé téimhse ag gabháil le sagartóireacht, ina dhiaidh sin chuaigh sé le filíocht agus le réiciúlacht.  Dornán beag dánta a luaitear leis, ach tá daonnacht agus macántacht neamhghnách ag baint lena bhformhór.  Níl aon bhreith ag aon cheann acu, ámh, ar An Bonnán Buí, ar an gcumasc mín atá ann den ghreann is den truamhéil.’

(‘It is thought that Mac Giolla Ghunna was born in Co. Fermanagh.  He spent some time reading for the priesthood before settling for the career of rake-poet.  Of the handful of poems attributed to him, most are marked by a rare humanity, but none of them can match An Bonnán Buí with its finely-judged blend of pathos and humour.’)

(Ó Tuama agus Kinsella, 2002, 132-135)

 

 

 

Abesti bera: itzulpen desberdinak
 
Cathal Buí Mac Giolla Ghunna-ren Urrezko Txori zezena
 
Oi luma horiko txori zezena, zu hor botata ikusteak pena ematen dit,
hezurrak ahitu eta erdi marraskaturik.
Jatekoaren faltak ez, edan beharrak baizik
eragin dizu hor tripaz gora etzanda egotea;
Troiako suntsiketak baino min handiagoa ematen dit
zu lauza biluzien gainean botata ikusteak,
zu, inori enbarazu edo minik egiten ez zeniona,
putzuko urarekin bezainbat ardoarekin zoriontsu zinena.
 
Eta min handia ematen dit, o txori zezen ederra,
zeure gorpua bideko zoruan ikusteak.
Goizero entzuten nuen zure marru lakarra
lokatzetan edaten ari zinen bitartean;
denek esaten didate, niri, zure anaia Cathal naizenari,
“horrela helduko da heritoza”; uste dute egia dela hori.
Ez da hala: begira iezaiozue txori bikainari,
heriotzak edan nahiagatik eraman duenari.
 
Hainbeste sentitzen dut, o txori zezen gaztea,
zu hor aurrean sastraken artean ikustea,
arratoiak zure beilara doazen bitartean
alai jolastuz gozamen betean.
Abisatu bazenit garaiz
kinka larrian zeundela sekulako edan nahiz,
Vesey aintzirari kolpe bat emango niokeen
eta zure ahoa eta erraiak bustiko zituzkeen.
 
Ez didate penarik ematen beste txori horiek,
zozoek, birigarroek edo lertxun grisek,
baina bai nire urrezko txori zezen biziz beteak,
nire itxura eta kolore berekoak.
Bera edaten ibiltzen zen beti
eta esaten dute okerragoa naizela ni,
baina on zein txar ez dut dagokidana edan gabe utziko,
heriotzak ez nau egarriak aurkituko.
 
Emazteak esan zidan edaria uzteko
edo denbora gutxi geratuko zitzaidala bizitzeko,
baina nik esan nion gezurretan ari zela,
edariak bizitza luzatzen didala;
Horra kasua, txori bipila
ohe izoztu batean hila.
Beraz, lagun maiteok, edan gogoz beterik,
hiltzen zaretenean ez baita egongo besterik.
Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Se
 
 
an-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós  Irlanda Sean-nós