Hurrengo astean jarriko da martxan 2026ko Arabako txapelketako gai jartzaile taldea

2026ko Arabako txapelketako gai jartzaile taldea –

2026ko Arabako txapelketako gai jartzaile taldea

2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa  urtarrilaren hasieratik martxoaren amaierarte luzatuko da, baina aurretik sailkatze fasea jokatuko da udazkenean zehar. Elkartetik deialdi zabala egin nahi izan dute ekimenean parte hartu nahi duten gai jartzaileek izena eman dezaten. Interesa dutenekin bilera bat egingo dute irailaren 23ean, asteartea, 18:00etan Gasteizko Amaia zentroan; datak, faseak, ariketak, lan dinamika… azaltzeko eta gaiak lantzen hasteko.

Antolatzaileek adierazi dute gai jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak daudela: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten…

Interesa izanez gero harremanetan ipini   helbidean edota 675707971 telefono zenbakian.

2026ko Arabako txapelketako gai jartzaile taldea