Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Urdulizen

Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen –

Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen

Irailaren 28an, igande honetan bertan, ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen sailkatze saioa, Urdulizen. Arratsaldeko bostetan izango da, kultur etxean.

Oholtzan honakoa seikotea izango da: Aitor Bizkarra Ruiz, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Geruzaga Seijido eta Mikel Retolaza Etxebarria. Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da gai-jartzaile lanetan.

Bertsolariek honako ariketak egin beharko dituzte:

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Bakarkako lana: puntua emonda bertso bi zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Ganbara ko lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

 

Ezagutu Urduliz

Igande honetan abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen