Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak emakume eta genero disidenteentzako trebatze saioak antolatu ditu
Emakume eta genero disidenteentzako trebatze saioak –
2026ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aitzakiapean “emakume eta genero disidenteentzako trebatze saioak” antolatu ditugu eskualdeka Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
Zortzi urte igaro dira herrialde honetan herriarteko lehiaketa antolatu zen azkenengo alditik. Ekimena probestuz, eta sustatzaileen hitzetan “emakume eta genero disidenteen saretzea bultzatzeko” xedez, trebatze saioak antolatu dituzte irailean eta urrian zehar. Datak eskualdeko jakinaraziko dira, eta parte hartu nahi izanez gero izena eman behar da ondorengo estekan: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-herriartekoa-trebatze-saioa