Helduentzako bertso eskola Hendaian eta Lartzabalen
Helduentzako bertso eskola Hendaian eta Lartzabalen –

Bertsularien Lagunak elkarteak helduentzako bi bertso eskola dinamizatuko ditu Lartzabalen eta Hendaian. Bertsularien Lagunak elkartea Uztaritzen egonkortu da, eta bi eskola horiek kudeatuko ditu 2025-26 ikasturtean.
Eskolei buruzko xehetasunak bertatik bertara jasotzeko parada eskaini dute antolatzaileek, asteroko hitzorduetan:
- Hendaian, ostiraletan, 18:45-20:45, Aimar Karrika irakaslearekin
- Lartzabalen, asteazkenetan, 19:30-21:00, Elixabet Etxandi irakaslearekin
Informazio gehiago behar izanez gero idatzi:
bertsolaritzairakasleak@gmail.com-era
Bertso irakasleen telefonoak:
Elixabet Etxandi 0632259473
Aimar Karrika 0034 636807990
Norbanakoren batek helduentzako bertso eskola bat zabaltzeko asmorik balu elkartearekin harremanetan jartzeko eskaera zabaldu dute.