Aitor Bizkarra gailendu da Bizkaiko txapelketako lehen saioan
Aitor Bizkarra gailendu da Bizkaiko txapelketako lehen saioan –
Aitor Bizkarrak eskuratu du puntu gehien, eta ondorioz zuzenean pasatu da urriaren 26an jokatuko den Zeanuriko finalaurrekora. Honatx saioko puntuazioak:
- Aitor Bizkarra Ruiz_________________ 518.5
- Izaro Bilbao Arostegi_______________451
- Mikel Retolaza Etxebarria___________447
- Koldo Gezuraga Seijido_____________446.5
- Garazi Navarro Ugarteburu__________445
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia_______411.5
Beñat Vidal Gurrutxaga izan zen gai-jartzailea Epaimahaia honako kideek osatu dute: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Saioko zenbait momentu Bertsoa.eus-en
Asteburu honetan beste bi saio jokatuko dira, Lekeition eta Mungian. Lehen saioan Zihara Enbeita Gardoki arituko da gai-jartzaile, eta bigarrengoan Jon Amezaga Fernandez. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegiak zabalduko lirateke: Zapatuan 16:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman, eta domekan ere ordu berean Mungiako Olalde aretoan.