Txaber Altube irabazle Lekeition, eta Unai Mendiburu Mungian

Txaber Altube irabazle Lekeition eta Unai Mendiburu Mungian –

Txaber Altube irabazle Lekeition eta Unai Mendiburu Mungian
Arg: bertsoa.eus

Lekeitioko Ikusgarri zineman ospatu zen iragan larunbatean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Bertsolariek honako ariketak egin behar izan zituzten:

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Bakarkako lana: puntua emonda bertso bi zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Ganbara ko lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Txaber Altubek gailendu zen, 480 punturekin, zuzenean Abadiñoko finalaurrekora sailkatuz.

Honakoak izan ziren Abadiñoko puntuazioak:

  • Txaber Altube Sarrionandia______ 480
  • Lurdes Ondaro Mallea___________458
  • Iruri Altzerreka Martinez_________444.5
  • Jone Larrinaga Dañobeitia_______432.5
  • Iker Uriarte Urrutia_______________422.5
  • Beñat Bilbao Landa______________416

Idoia Anzonandia Kareaga egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaileak honakoak izan ziren asteburuko bi saioetan: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.

Txaber Altube irabazle Lekeition eta Unai Mendiburu Mungian
Arg: bertsoa.eus
Mungiako Olalde aretoan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Bertsozalez betetako areto baten aurrean aritu ziren kantari sei bertsolari, eta lan puntuagarri guztiak eginda, Unai Mendiburuk eskuratu zituen puntu gehien. Azaroaren 2an Abadiñon jokatuko den finalaurrekora sailkatu da zuzenean horrela. Beste bertsolariek hurrengo saioetako puntuazioaren arabera izango dute fasez pasatzeko aukera.
 
Honakoak izan ziren Lekeitioko puntuazioak:
  • Unai Mendiburu Valor_________________ 464
  • Imanol Uria Albizuri_______________458
  • Maite Sarasola Isazelaia___________458
  • Josune Aramendi Perez_____________425.5
  • Ander Ucelay Aristi__________418.5
  • Peru Vidal Gurrutxaga_______417.5

Jon Amezaga Fernandezek egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaileak: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen.

Asteburu honetan beste bi zita daude herrialdeko txapelketaren baitan: urriaren 11n Galdakaon eta eta 12an Getxon. Sarrerak eskuragarri bertsosarrerak.eus atarian

Txaber Altube irabazle Lekeition eta Unai Mendiburu Mungian