Martxan da ALEAren 2025eko bideo-kopla lehiaketa

Martxan da ALEAren 2025eko bideo-kopla lehiaketa –

Martxan da ALEAren 2025eko bideo-kopla lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatu dute Bertso-kopla lehiaketa, aurten seigarren edizioa opatzen duen ekimena. Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako sariketa da, eta azaroaren 19an amaituko da lanak bidaltzeko epea.

“Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta”, adierazi dute antolatzaileek. Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuz, eta beti ere taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien sorkuntzak plazaratu ahalko dituzte bideo formatuan.

Ezaugarriak: hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Gaia: Gure herriko xelebrekeriak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da: Bete parte-hartze galdetegia

Martxan da ALEAren 2025eko bideo-kopla lehiaketa