Julio Sotok lortu du lehen postua Mutiloan

Julio Sotok lortu du lehen postua Mutiloan –

Julio Sotok lortu du lehen postua Mutiloan

Mutiloan jokatu zen herenegun 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa, Kultur Etxean, 160 bertsozale ingururen aitzinean. Iratxe Legarrak izan zen gai-jartzailea. Ariketa puntuagarriak amaituta, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, eta azaroaren 8an Leitzan jokatuko den bigarren finalaurrekorako sailkapen zuzena lortu du, beraz. Honatx saioko puntuazio zerrenda:

1. Julio Soto Ezkurdia: 353
2. Sarai Robles Vitas: 338,5
3. Ekhiñe Zapiain Arlegi: 329,5
4. Jabi Lezaun Landa: 309
5. Idoia Granizo Uribarria: 291
6. Beñat Astiz Isasi: 285,5

Txapelketako hurrengo saioa Iruritan izango da, larunbat honetan.

Julio Sotok lortu du lehen postua Mutiloan

Julio Sotok lortu du lehen postua Mutiloan –