NBT25 - Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien Los Arcosen, eta finalaurrekoak zehaztuak geratu dira
Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien Los Arcosen –

Atzo Los Arcosera edo Urantziara iritsi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehen faseko azken saioa ospatzera. Lan puntuagarriak amaituta, Joanes Illarregi izan zen saioko irabazlea, zuzenean hurrengo faserako sailkatuz.
- Joanes Illarregi Marzol 361.5
- Saioa Alkaiza Guallar 340.5
- Mikel Lasarte Cia 339.0
- Ekain Alegre Gil 332.5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331.0
- Xabi Maia Etxeberria 319.5
Urantziako saioko emaitzak jakinda, zehaztu da finalaurrekoetan abestuko duten 18 bertsolarien zerrenda. Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik txartela zegokien saioa irabazita eskuratu zuten.
- Xabat Illarregi Marzol 365.50
- Joanes Illarregi Marzol 361.0
- Eneko Lazkoz Martinez 357.50
- Julio Soto Ezkurdia 353.0
- Endika Legarra Nuin 349.50
- Saioa Alkaiza Guallar 340.5
- Mikel Lasarte Cia 339.0
- Sarai Robles Vitas 338.50
- Josu Sanjurjo Alzuri 336.00
- Ekain Alegre Gil 332.5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331.0
- Ekhiñe Zapiain Arlegi 329.50
- Saats Karasatorre Martinez 328.5
- Julen Zelaieta Iriarte 321.00
- Amaia Elizagoien Varela 320.50
- Xabi Maia Etxeberria 319.5
- Jabi Lezaun Landa 309.00
- Eki Mateorena Zozaia 301.50
Saats Karasatorrek uko egin dio txapelketari, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296.50 puntu) osatuko du zerrenda. Azaroaren 1ean izango da hurrengo saioa, Agoitzen. Beste bi saio ere izango dira, azaroaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Azaroaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.

