Elixabet Etxandik jantzi du txapela Amendüzen bigarrenez jokaturiko Kopla Topelketan

Amendüzeko eihera mukuru betea zelarik, Elixabet Etxandik jantzi zuen txapela Baxe Nafarroako II. Kopla Topelketan.

Elixabet Etxandik jantzi du txapela Amendüzen bigarrenez jokaturiko Kopla Topelketan –

Kazetatik.


Elixabet Etxandik jantzi du txapela Amendüzen bigarrenez jokaturiko Kopla Topelketan
2020ko Xilaba txapelketa kari Hiriburun jokatu zen saioan kantatu zuen Elixabet Etxandik. (artxiboa) (Bob EDME)

Bertsoa.eus atariak jakitera eman duenez, Elixabet Etxandik txapela jantzi zuen bigarren urtez jarraian Amendüzen jokatu zen Baxe Nafarroako II. Kopla Topelketan. Iaz ere Izpurako bertsolariak lortu zuen topelketa-n bildutako publikoak ematen duen saria.

Ikastolan abiatu zuen bere ibilbidea berdin eskolartekoan zein Xilaba txapelketan kantatu duen Etxandik.

Orotara hamar bertsolarik hartu zuten parte Amendüzeko eiheran jokaturiko bertso topelketan. Horietatik honako seiak iragan ziren aitzinera: Bittor Thikoipe, Nahia Etxeberri, Peio Minhondo, Elixabete Etxandi, Battit Crouspeire eta Pettan Prebende.  

Zer da, baina, topelketa? «Topaketa eta txapelketa kontzeptuak biltzeko ideiatik dator topelketa». Zarauzko Kopla Txapelketaren ereduan oinarriturik, Baxe Nafarroako Kopla Topelketa antolatu zuten iragan urtean lehen aldiz. 

Beste zenbait herritan ongi zihoan eredua zela ikusiz, «esperimentazio» gisa antolatu zuten lehen edizioa. 13 bertsolarik hartu zuten lehen edizio horretan.

Bertsozaleen erantzuna arras ona izan zen iazko topekelketan. Gisa berean aurten ere arrakasta polita bildu du Baxe Nafarroako bertsolariei plaza eskaintzea ere xedea duen ekimenak.

Antolatzaileen erranetan, «publiko berria erakartzeko» balio du formatuak. Aurtengo edizioa, gainera, Xilaba abiatzear delarik heldu da eta, nolabait, txapelketa horretarako motorra berotzeko balio izan du. Heldu den azaroaren 8an Bidarten antolaturiko bertso-saioarekin abiatuko da Xibero, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertso txapelketa.

Elixabet Etxandik jantzi du txapela Amendüzen bigarrenez jokaturiko Kopla Topelketan