Eneko Lazkoz, Agoitzen garaile
Eneko Lazkoz Agoitzen garaile –

Iragan larunbatean 190 bertsozalek leporaino bete zuten Agoizko Kultur etxea, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtzaratu ziren bertsolariek honako ariketak egin behar izan zituzten:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Ganbarako lana
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Lan puntuagarri guztiak eginda, Eneko Lazkozek zakuratu zituen puntu gehien, eta modu horretan finalerako txartela lortu.
- Eneko Lazkoz Martinez (508,5)
- Saioa Alkaiza Guallar (496,0)
- Ekhiñe Zapiain Arlegi (494,0)
- Eki Mateorena Zozaia (488,5)
- Julen Zelaieta Iriarte (458,5)
- Endika Legarra Nuin (441,0)
Zigor Gartzia “Zian” izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena.
Larunbat honetan izango da hurrengo saioa, Leitzan, kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

