Julio Sotok irabazi du Leitzako saioa eta finalerako sailkatu da

Julio Sotok irabazi du Leitzako saioa eta finalerako sailkatu da –

Julio Sotok irabazi du Leitzako saioa eta finalerako sailkatu da

350 lagun bildu ziren iragan larunbatean Leitzako kiroldegian. Honakoak izan ziren lan puntuagarriak:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Ganbarako lana

  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Behin lan puntuagarriak eginda, Julio Sotok zakuratu zuen puntu gehien:

1. Julio Soto Ezkurdia (526.5)
2. Sarai Robles Vitas (494.0)
3. Mikel Lasarte Cia (454.5)
4. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5)
5. Patxi Castillo Graciarena (422.5)
6. Jabi Lezaun Landa (418,0)

Azken finalaurrekoa larunbat honetan izanen da, Tafallan. Bertan izango dira Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria.

Julio Sotok irabazi du Leitzako saioa eta finalerako sailkatu da