Zehaztu da Arabako Bertsolari Txapelketan abestuko duten bertsolarien zerrenda
Zehaztu da Arabako Bertsolari Txapelketan abestuko duten bertsolarien zerrenda –

Iragan igandean sailkapen faseko azken saioa bertatik bertara jarraitzera hurbildu ziren hainbat bertsozale Izaskun Arrue Kulturgunera. Honako lanak egin behar izan zituzten oholtzara igo ziren bertsolariek, Oier Suarez gai-jartzailearen aginduetara:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Bakarkako lana:
– Hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
– Gaia emanda, bertso bina neurri librean.
- Ekaitz Samaniegok 182
- Felipe Zelaietak 181,5
- Andere Arriolabengoak 171,5
- Markel Yollerrek 161,5
- Iraide Onaindiak 153
- Iñaki Cabezak 144,5
Saio hau amaituta jakin ahal izan da zeintzuk izango diren hurrengo urtean opsatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan abestuko duten 18 bertsolariak:
1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)
2. Paula Amilburu (2024ko finalista)
3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)
4. Asier Otamandi (2024ko finalista)
5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)
6. Xabi Igoa: 201.5 puntu (1.saioko irabazlea)
7. Aitor Ugarte: 187 puntu (2.saioko irabazlea)
8. Unai Anda: 196 puntu (3.saioko irabazlea)
9. Eli Zaldua: 191 puntu (4.saioko irabazlea)
10. Ekaitz Samaniego: 182 puntu (5.saioko irabazlea)
11. Sabin Abarrategi , 196 puntu
12. Maddi Agirre: 194 puntu
13. Manu Bendala: 186.5 puntu
14. Martin Abarrategi, 185.5 puntu
15. Rikardo Gonzalez de Durana, 185 puntu
16. Hegoi Amabizka: 185 puntu
17. Felipe Zelaieta: 181.5 puntu
18. Danel Herrarte: 176.5 puntu

