Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten

Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten –

Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten

Bidarten hasi da aurtengo Xilaba txapelketa. Xabat Alzugarai gai-jartzailearen esanetara aritu dira sei bertsolari honako lan puntuagarriak egiten:

  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
  • Binaka, gaia emanik, launa kopla lauko handian
  • Banaka, gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
  • Ganbarako binakako lana: Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian

Hoankoa izan da puntuaketa:

  • Maddi Ane Txoperena………………………..340 puntu
  • Elixabet Etxandi…………………………………338
  • Aitor Servier………………………………………338
  • Nahia Sasco……………………………………..311,5
  • Karlos Aizpurua…………………………………310,5
  • Oier Urreizti……………………………………….309,5

Heldu den larunbatean segituko du Xilabak Domintxaineko jokatuko den saioarekin, herriko gelan izango da saioa 17:00etan. Bertan arituko dira kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe Sarasola, Xermin Clamblong Mounein, Joanes Etxebarria Martinez, Haize Lekuona Blanco eta Josu Txoperena Iribarren, Amaiur Lujanbio Agirreren gidaritzarekin. Saio guztietarako sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Maddi Ane Txoperena garaile Bidarten