Euskara bultzatzen duen 'limerick'-a

Euskara bultzatzen duen ‘limerick’-a –

Mervyn Henderson McGowan, Berrian.


Euskara bultzatzen duen 'limerick'-a

Euskarazko B2 maila lortuta, C1 mailaren bila nabil aurten, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian berriro. Bitartean, neure hondar ale txikia jarri nahi nuke; limerick bat erabiliz euskara bultzatzeko, aberasteko, ezagutarazteko, laguntzeko, hedatzeko, eguneratzeko… eta beste -teko/-tzeko batzuk.

Irlanda mendebaldeko hiri bat izateaz gain, limerick bat bost lerroko olerki bat ere bada, errima metrika AABBA duena. Umoretsuak eta folklorikoak izaten dira limerick-ak, eta noizean behin pikanteak ere bai. Hala ere, kasu honetan, limerick bat erabili nahi nuke jendea animatzeko euskara ikastera edota beren euskara maila hobetzera, batez ere Euskal Herrian bizi diren atzerritarrak.

Beraz… agian ez da ez onena, ez ederrena izango… eta Pulitzer Saria irabaziko ez duela badakidan arren, munduko aurreneko euskal-ingelesezko limerick-a (%100ean ziur nago horretaz) harro aurkezten dut:

Be you from Helsinki, or Cork / You can study the nor-nori-nork / Entzun, txori, aizu! / Yes, I’m talking to you / Don’t be a mug or a dork

Ikas dezakezu edonon / Gasteizen, Miarritzen, Bakion / But the best place by far / With the most Su Ta Gar / In Bilbao —geure Botxon— BILBON!!!

Euskara bultzatzen duen ‘limerick’-a