Joanes Illarregi irabazle Tafallan, eta finalistak zehaztuta
Joanes Illarregi irabazle Tafallan –

Atzo jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Tafallan, Kulturgunean, 300 bertsozaleren aitzinean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Ganbarako lana
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Lan puntuagarriak eginda, honela geratu zen saioko puntuazioa:
- Joanes Illarregi Marzol (528.0)
- Xabat Illarregi Marzol (516.5)
- Josu Sanjurjo Alzuri (486.0)
- Xabi Maia Etxeberria (466.0)
- Amaia Elizagoien Varela (427)
- Ekain Alegre Gil (425.0)
Saio honetako puntuazioak izanda, zehaztu da, beraz, zein izango den azaroaren 29an Iruñeko finalean abestuko duen zortzikotea:
- Joanes Illarregi Marzol
- Julio Soto Ezkurdia
- Xabat Illarregi Marzol
- Eneko Lazkoz Martinez
- Saioa Alkaiza Guallar
- Ekhiñe Zapiain Arlegi
- Sarai Robles Vitas
- Eki Mateorena Zozaia
Honakoak dira finalean egin beharko dituzten lanak:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Buruz-burukoa (9 bertso puntuagarri)
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
Ganbarako lana
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus helbidean.

