Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon

Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon –

Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon

Herenegun jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren itzuliko lehen saioa Bermeoko Artza frontoian. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:

  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean.
  • Launa kopla ofiziotan, lauko handian (bertso biren balioa edukiko du).
  • Ganbarako lana:
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.

Lan puntuagarriak eginda, Aitor Bizkarrak eskuratu zuen puntu gehien. Honela geratu zen puntuazioa:

  1. Aitor Bizkarra Ruiz – 664
  2. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola – 641.5
  3. Onintza Enbeita Maguregi – 632
  4. Aissa Intxausti Aburruza – 608
  5.  Unai Mendiburu Valor – 599,5
  6. Ibai Amillategi Omaetxebarria – 599,5

Bizkarra eta Etxebarriazarraga matematikoki finalerako sailkaturik daude jada. Azken finalaurrekoa larunbat honetan izango da, Markina-Xemeinen, eta honako lagunek abestuko dute: Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon