Miren Artetxe nagusitu da Domintxainen
Miren Artetxe nagusitu da Domintxainen –

Herenegun jokatu zen Xilaba txapelketako kanporaketa Zuberoako Domintxaine herrian, Bil Lekia herriko gelan. Amikuzeko bertso eskolako haurrek agurra abestu zieten bertaratuko guziei, eta horren ondoren hasi ziren bertsolariak kantuan. Honako lanak egin behar izan zituzten:
- Agurrak
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
- Binaka, gaia emanik, launa kopla lauko handian
- Banaka, gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
- Ganbarako binakako lana:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
- Agurrak
Egin beharrekoak eginda, honakoa izan zen puntuaketa saioa:
- Miren Artetxe Sarasola ——————-342,5
- Haira Aizpurua Ibargarai —————–330
- Josu Txoperena Iribarren —————-304,5
- Joanes Etxebarria Martinez ————294,5
- Xermin Camblong Mounein ————-285
- Haize Lekuona Blanco ———————278,5
Amaiur Lujanbio izen zen gai-jartzailea, eta epaile lanetan Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu ziren.
Hurrengo saioa larunbat honetan jokatuko da, azaroak 22, Ainhoako Elkartetxean. Sarrerak eskuragarri bertsosarrerak.eus-en.

