Bizkaiko finala zehaztuta
Bizkaiko finala zehaztuta –
Iragan larunbatean finalaurrekoetako azken saioa jokatu zen Markina-Xemeinen. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:

| Jone Uria , Imanol Uria 8ko nagusia
Jone eta Imanol euskal musikariak zarie. Zuen abestiak streaming-plataforma batean baino gehiagotan daukozuez entzungai. Jone, zure abestiak Israelgo gobernuagaz lotura daukien plataformetatik kentzea erabagi dozu. Imanol ez da ausartu pauso hori emotera. |
|
| Gorka Pagonabarraga , Txaber Altube 8ko nagusia
Gorka eta Txaber lagunak zarie eta 20 urte daroazuez alkarregaz bizitzen. Zuen ingurukoengandik sarritan entzuten dozue hori ez dala ganora eta zuon etorkizuna serioago hartu beharko zeunkiela. Gorka, Txaberrek beti erantzuten dau zuon hautuaren defentsan. Zuri ez dautsu ardura besteek zer diñoen. |
|
| Xabat Galletebeitia , Oihana Bartra 8ko nagusia
Xabat eta Oihana kultur alkarte bereko kideak zarie. Zuena moduko proiektuetarako gero eta diru-laguntza gitxiago dagoz. Xabat, zuk pentsetan dozu ekitaldi gitxiago antolatu behar zeunkiela. Oihanak, ostera, pentsetan dau ekitaldi kopuruari eustea garrantzitsua dala. |
|
| Jone Uria , Gorka Pagonabarraga 8ko txikia
Jone eta Gorka, haginlariaren kontsultako itxarongelan egin dozue topo. Ozen entzuten dozuez zuen aurretik sartu dan pazientearen min-arrantzak. |
|
| Imanol Uria , Xabat Galletebeitia 8ko txikia
Imanol eta Xabat ezezagun bi zarie. Libre egoan taxira bakotxa ate batetik igon eta atea zarratu dozue. |
|
| Txaber Altube , Oihana Bartra 8ko txikia
Txaber eta Oihana aspaldiko lagunak zarie, gaztetan motxila lepoan hartuta munduko baztar danetan ibilitakoak. Urteetan alkarren barririk euki barik egon eta gero, Benidormen egin dozue topo, bakotxa bere familiagaz. |
|
| Xabat Galletebeitia , Jone Uria Sei puntuko motza
Xabat eta Jone lagunak zarie. Xabat, gaur, Jonek arduratuta esan deutsu bikotekidea bere mugikorreko mezuak irakurten harrapau dauala. |
|
| Oihana Bartra , Gorka Pagonabarraga Sei puntuko motza
Oihana eta Gorka zuon herrian frankismo garaiko gurutze bat dago. Oihana, Gorkak esan deutsu erakundeek orain arte ez dabenez ezer egin, zuek bota beharko zeunkiela. |
|
| Imanol Uria , Txaber Altube Sei puntuko motza
Imanol eta Txaber Markinako dendari bi zarie. Imanol, Txaberrek esan deutsu, Black Friday dala-eta saltoki handiek egiten daben kanpainari aurre egiteko, berak b(er)e beherapenak egingo dauazala egunotan. |
|
| Gorka Pagonabarraga , Xabat Galletebeitia Lauko handia
Gorka, etxea erosi gura zendula-eta, Xabaten inmobiliariara joan zinen. 10 etxetik gora ikusi dozuez eta Xabatek beti daukoz danantzako berba politak, baina zuk bateri bere ez deutsazu ezer onik ikusten. Gaur, 20 metro karratuko etxe bat ikusten zagozie. |
|
| Txaber Altube , Jone Uria Lauko handia
Txaber ihes gela edo scape room bateko arduraduna zara. Jone harro-harro sartu da, berak segituan asmatuko dauala eta. Denpora aurrera doa, eta lehenengo pista be ez dau topau ondiño. |
|
| Oihana Bartra , Imanol Uria Lauko handia
Oihana eta Imanol, herriko azoka egunean txosnan txanda egitea egokitu jatzue, bata bestearen ostean. Oihana, Imanol orain dala ordu erdi sartu behar zan txosnara eta inguruan dabilen arren, ondino ez da sartu. |
|
| Jone Uria Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
|
| Imanol Uria Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
|
| Gorka Pagonabarraga Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
|
| Txaber Altube Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
|
| Xabat Galletebeitia Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
|
| Oihana Bartra Ganbarako lana
Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu. |
Honakoa izan zen puntuaketa:
- Txaber Altube Sarrionandia – 638,5
- Jone Uria Albizuri – 630,5
- Oihana Bartra Arenas – 620
- Gorka Pagonabarraga Agorria – 614
- Xabat Galletebeitia Abaroa – 614
- Imanol Uria Albizuri – 594
Arestian esan bezala, finalaurrekoetako azken saioa zen honakoa, eta, beraz, finala ebatzita geratu da. Honakoak izango dira oholtzara igoko diren bertsolariak:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Jone Uria Albizuri
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Onintza Enbeita Maguregi
- Oihana Bartra Arenas
- Txaber Altube Sarrionandia
- Gorka Pagonabarraga Agorria
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. ETB1en zuzenean jarratiu ahalko da emankizuna, Ilaski Serranok aurkeztuta Ainhoa Urien Telletxeren laguntzarekin.

