Ramuntxo Christy gailendu da Ainhoako saioan
Ramuntxo Christy gailendu da Ainhoako saioan –
Lehen faseko hirugarren saioa jokatu zen Ainhoako Elkartetxean iragan larunbatean. Sarako Olhain ikastolako haurrek eman zieten ongi etorria bertaratutakoei bertsotan, eta sarrera eder horren ondotik iritsi zen bertsolarien txanda. Honako lanak egin behar izan zituzten:
| Johaine Sarraillet Arrizabalaga , Mizel Mateo Sallaberry 8ko nagusia
Lankideak zirezte. Fake news edo berri faltsuen begiztatzeaz arduratzen zizte irteneten. Azken aldian, zuen lana gero eta zailagoa bilakatzen ari zaizue. |
|
| Ramuntxo Christy Biscay , Xan Alkhat Duhart 8ko nagusia
EGA azterketa zuzentzen duzue urtero. Urte batetik bestera, gero eta maila apalagoko kopiak ukaiten dituzuela ohartu zirezte. |
|
| Battitt Crouspeyre Monaco , Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Zahar etxe bateko erizainak zirezte. Urtetik urtera erizainen kopurua ttipitzen da eta zaharrena emendatzen. |
|
| Mizel Mateo Sallaberry , Xan Alkhat Duhart 8ko txikia
Xan marrazki bizidun ekoizlea zira eta zure azken obra erakutsi diozu Mizel zure semeari. Xanek aski fite sumatu du Mizel aspertzen ari dela. |
|
| Battitt Crouspeyre Monaco , Johaine Sarraillet Arrizabalaga 8ko txikia
Elkarrekin bizi zarete Johaine eta Battitt. Johaine ttipidanik sekulako superstizioak dituzu. Gaur, Battittek gatu beltz bat ekarri du etxera. |
|
| Patxi Iriart Hiribarren , Ramuntxo Christy Biscay 8ko txikia
Ramuntxok oilo batzuk jarri nahi lituzke baratzean. Patxik aldiz ez du nahi. |
|
| Mizel Mateo Sallaberry , Battitt Crouspeyre Monaco Lauko handia
Mizel zure baitarik ileak mozten hasi zira etxean. Emaitza ikusirik; Battitt ile apaintzailearengana joaitea erabaki duzu. |
|
| Xan Alkhat Duhart , Patxi Iriart Hiribarren Lauko handia
Xan herriko biztanlea zira eta Patxi turista. Xan, udan ainitzetan gertatzen den bezala, Patxi bertakoei erreserbatutako toki batean aparkatzen ikusi duzu. |
|
| Johaine Sarraillet Arrizabalaga , Ramuntxo Christy Biscay Lauko handia
Ramuntxo kantari ospetsua zira eta Johaine paparazzia. Ramuntxo berriz ere zure etxe aitzinean atxeman duzu Johaine. Aldi huntan harengana joatea erabaki duzu. |
|
| Mizel Mateo Sallaberry Bakarka, gaia emanda
Haurra zira. Gaur, lehen aldikotz gorpu bat ikusi duzu hilkutxa baten barnean. |
|
| Johaine Sarraillet Arrizabalaga Bakarka, gaia emanda
Youtuberra zira. Zuzeneko emankizun bat elikatu duzu azken urteetan. Orain, gelditzekotan zaude. |
|
| Ramuntxo Christy Biscay Bakarka, gaia emanda
Bestazale handia izana zira. Orain, alkoholik ez duzu edaten bainan beti bada trago bat proposatzen dizun norbait. |
|
| Xan Alkhat Duhart Bakarka, gaia emanda
50 urteko pertsona zira. Duela hamar urte egin zenuen tatuaia, gaur kentzea erabaki duzu. |
|
| Battitt Crouspeyre Monaco Bakarka, gaia emanda
Herri mugimenduko elkarte batean engaiatu zira azken hogei urteetan. Uztea erabaki duzu. Oraintxe bukatu duzu azken bilkura. |
|
| Patxi Iriart Hiribarren Bakarka, gaia emanda
Fededuna zira. Urteetan praktikante sutsua izan zira. Azken aldian, zure erlijiotik urruntzea erabaki duzu. |
|
| Mizel Mateo Sallaberry , Patxi Iriart Hiribarren Ganbarako lana
Ezkonkideak zirrezte. Gaur jakin duzue Ameriketako Estatu Batuetako otto zaharraren testamentuan zuen izenak agertzen zirela. Patxi oinordekotza onartzeko prest zira. Mizel duzu argi. |
|
| Johaine Sarraillet Arrizabalaga , Xan Alkhat Duhart Ganbarako lana
Ezkonkideak zirezte. Gaur jakin duzue Ameriketako Estatu Batuetako otto zaharraren testamentuan zuen izenak agertzen direla. Johaine oinordekotza onartzeko prest da. Xanek aldiz ez du argi. |
|
| Ramuntxo Christy Biscay , Battitt Crouspeyre Monaco Ganbarako lana
Ezkonkideak zirezte. Gaur jakin duzue Ameriketako Estatu Batuetako otto zaharraren testamentuan zuen izenak agertzen direla. Battitt oinordekotza onartzeko prest zira. Ramuntxo aldiz zuk ez duzu argi |

Lan puntuagarri guztiak eginda Ramuntxo Christyk batu zituen puntu gehien:
- Ramuntxo Christy Biscay – 336,5
- Patxi Iriart Hiribarren – 333,5
- Mizel Mateo Sallaberry – 317,5
- Johaine Sarraillet Arrizabalaga – 309
- Battitt Crouspeyre Monaco – 291,5
- Xan Alkhat Duhart — 285
Amaia Castorene Luro izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra. Idazkaria Mae Laskarai Lagan izan zen.
Hurrengo saioa igande honetan izango da, azaroaren 30ean, 17:00etan, Ligiko herriko gelan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.

