Maddi Ane Txoperenak lehen postua eskuratu du Aiherran

Maddi Ane Txoperenak lehen postua eskuratu du Aiherran –

Xilaba txapelketak aurrera darrai, eta iragan asteburuan Aiherraren txanda zen. Herriko Denen etxea aretoan egin zieten harrera bertsozaleei Lekorneko bertso eskolako umeek, ondoren oholtzara igo ziren sei bertsolariei lekukoa emateko. Irati Alcantarilla izan behar zen horietako bat, baina ezin izan zuen parte hartu, eta bere ordez Pettan Prebendek abestu zuen. Honako lanak egin behar izan zituzten:

  • Agurrak
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
  • Puntua emanik, bi bertso zortziko ttipian
  • Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
  • Ganbarako banakako lana:
  • Gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
  • Agurrak

Maddi Ane Txoperenak lehen postua eskuratu du Aiherran

Lan puntuagarriak amaituta, Maddi Ane Txoperena gailendu zen. Honatx saioko puntuazioa:

  • Maddi Ane Txoperena Iribarren: 415
  • Maddalen Arzallus Antia: 414
  • Patxi Iriart Hiribarren: 408,5
  • Karlos Aizprua Etxarte: 385,5
  • Josu Txoperena Iribarren: 353,5
  • Pettan Prebende Thikoipe: 297,5

Aritz Bidegain Aire izan zen epailea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Ortzi Murua Berra, Iban Thicoipe eta Eneko Bidegain Aire. Mae Laskarai Laganek egin zituen idazkari lanak.

Etzi izango da Xilabaren hurrengo zita, Muskildin, Zuberoan, abenduaren 13an, larunbatez, 17:00etan Posonpesenea gelan. Kantuan, honako bertsolariak:

  • Bittor Thicoïpe Leizagoien
  • Elixabet Etxandi Goihenetxe
  • Haira Aizpurua Ibargarai
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Mizel Mateo Sallaberry
  • Oier Urreizti Lafitte

Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.

Maddi Ane Txoperenak lehen postua eskuratu du Aiherran

Maddi Ane Txoperenak lehen postua eskuratu du Aiherran