Miren Artetxek eskuratu du lehen postua Muskildin
Miren Artetxek eskuratu du lehen postua Muskildin –

Zuberoako Muskildi herrian jokatu zen iragan larunbatean Xilaba txapelketako bigarren faseko bigarren saioa. Herriko Posonpesenea entzulez betea zela egin zieten harrera bertsozaleei Sohütako Eperra ikastolako bertso eskolako umeek.
Bertsolariek honako lanak egin behar izan zituzten:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
- Puntua emanik, bi bertso zortziko ttipian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
- Ganbarako banakako lana:
- Gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
Honakoak izan ziren saioko puntuazioak:
- Miren Artetxe Sarasola: 425.5
- Elixabet Etxandi Goihenetxe: 397.5
- Haira Aizpurua Ibargarai: 393
- Mizel Mateo Sallaberry: 380
- Oier Urreizti Lafitte: 364
- Bittor Thicoïpe Leizagoien: 359.5
Xabi Elgart jardun zen gai-jartzaile lanetan. Honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe, Ortzi Murua Berra eta Eneko Bidegain Aire.
Hurrengo saioa abenduaren 21ean izango da, Hiriburuko La Perle gelan, 17:00etan. Oholtzan Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Joanes Etxebarria Martinez, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Nahia Sasco Etxeberri eta Ramuntxo Christy Biscay izango dira, eta Antton Lanes Duhaldere izango da gai-jartzailea.
Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuragai.

