Patxi Etxeberria bertsolari oriotarra hil da
Patxi Etxeberria bertsolari oriotarra hil da –

Patxi Etxeberria Zubiria (Orio, Gipuzkoa, 1930eko urriaren 14a – 2025eko abenduaren 28a) oriotar bertsolaria hil zen atzo, 95 urterekin. Orioko Errezabal baserrian jaio zen eta 26 urterekin hasi zen jaialdi eta festetan kantatzen.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalista izan zen, 1964an eta 1967an, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera ere iritsi zen 1980an. Ibilbide luzea izan zuen eta 2017an kantatu zuen azken bertsoa plazan, 86 urte zituela, Lasarte-Oriako festetako jaialdian.
Honako oharra plazaratu du Bertsozale Elkarteak: “1959an egin zuen plazarako jauzia sariketa batean, 29 urterekin. Ordutik, 50 urte baino gehiagoko bidea egin du bertsotan, eta ondorioz, hainbat belaunalditako kantukideak izan ditu: Uztapide eta Basarri, baita Egaña, Lujanbio edota Labakarekin ere. 1999an, esaterako, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan bertsolari gazteekin aritu zen kantuan. Baina ez da hori parte hartu duen txapelketa bakarra. 60. hamarkadan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen hirutan, eta 198an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Bertso izan du bidelagun Etxeberriak eta bertso eskola etxe. Behin helduarora iritsita, urte askotan egon da Lasarte-Oriako bertso eskolan astero biltzen, helduaroa hasita. Bere belaunaldiko bertsolari bakarrenetakoa zen eta gazteekin aritzen zen. Egindako bidea liburu batean jasoa izan da eta baita omendua ere. Xabier Lasak ‘Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon’ liburua idatzi zuen 2009an eta, urte berean, omenaldia egin zioten Lasarte-Orian”.
- BERRIA: “Patxi Etxeberria bertsolaria hil da”
- Patxi Etxeberriaren bat-bateko hainbat saio Bertsoa.eus-en
- Patxi Etxeberriari Ahotsak.eus webgunean eginiko elkarrizketak
Doluminak senide eta lagunei.

