Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar

Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar –

Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar

Bihar, larunbata, jokatuko da txapelketaren lehen final aurrekoa Baigorriko Plazako Xoko gelan. Sei lagun hauek izango dira oholtzan:
    • Elixabet Etxandi Goihenetxe
    • Haira Aizpurua Ibargarai
    • Maddalen Arzallus Antia
    • Miren Artetxe Sarasola
    • Mizel Mateo Sallaberry
    • Nahia Sasco Etxeberri

Gai emailea Joana Itzaina Malharin izanen da. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Abel Zabala ElizazuMaialen Berra ZubietaIban ThicoipeJon Garmendia Martinez “Txuriya”,  Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.

Baigorrin puntu gehien eskuratzen dituenak zuzenean lortuko du Donibane Lohitzuneko finalean abesteko txartela, urtarrilaren 31ean. Gainontzekoak Bardozeko saioaren puntuazioaren zain egon beharko dira.

Baigorriko ikastolako komunitateak jana eta edana eskainiko die bertaratutakoei. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.
Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar