Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa abiatuko da otsailean

Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa abiatuko da otsailean –

Aurten ere 24 bertsolari ariko dira kantuan binaka, eta zazpi saio izango ditu txapelketak: lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. «Zirkuito honekin gazteoi saio eroso, dibertigarri eta erakargarriak eskaintzearekin batera: batetik, gazteon interesekoak diren gai eta auziak oholtzaratu nahi ditugu eta gaztetxe zein gazte asanbladei ekarpena egin nahi diegu». Igorreko Kiñu gaztetxean egin zuten ekitaldiaren aurkezpena eta antolakuntzak lau kanporaketen egunak eta lekuak eman ditu aditzera. 

Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa abiatuko da otsailean

Gaztetxeak Bertsotan sariketa otsailaren 6an hasiko da Berrizen Hiltegixe Gaztetxean; ondoren, otsailaren 7an Beasaingo Gaztetxean izango du jarraipena; otsailaren 20an, Garaziko Gaztetxean; eta otsailaren 21ean, Iruñean, Txantreako Maiatzak1 Gaztetxean. 

Iazko edizioa Aroa Arrizubietak eta Unax Aizpuruak irabazi zuten.

Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa abiatuko da otsailean