Urtarrilaren 25ean jokatuko da Aixita sariketaren VI. edizioa
Aixita sariketaren VI edizioa –

Aixita Sariketaren Vi. edizioa jokatuko da Irurtzunen urtarrilaren 25ean. Sei bertsolari ariko dira kantuan, saio bakarrera: Amaia Elizagoien, Mikel Lasarte, Enare Muniategi, Eñaut Martikorena, Elixabet Etxandi eta Unai Anda. Saioa Kultur Etxean izango da, 17:00etan. Sariketa Pikuxar Euskal Txokoak antolatzen du.
2025an Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen, Aitor Servierrekin buruz burukoa jokatuta.

