Txoperenak Bardozeko saioa irabazita ebatzita da nortzuk abestuko duten finalean
Txoperenak Bardozeko saioa irabazita –
Bardozeko Ezker paretan jokatu zen 2025-26 Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken final aitzinekoa iragan larunbatean, ia 300 lagunen aitzinean. Honako lanak egin behar izan zituzten:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian
- Ganbarako banakako lana:
- Puntua emanik, bi bertso zortziko ttipian
- Gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

Maddi Ane Txoperenak eskuratu zuen puntu gehien, eta, beraz, urtarrilaren 31an Donibane Lohitzunen jokatuko den finalerako sailkatu da zuzenean. Horrela gelditu da Bardozeko saioko puntuazioa:
- Maddi Ane Txoperena Iribarren……………………………562
- Aitor Servier Etxexuri………………………………………….546.5
- Irantzu Idoate Funosas……………………………………….539
- Ramuntxo Christy Biscay……………………………………..504
- Patxi Iriart Hiribarren…………………………………………..502.5
- Karlos Aizpurua Etxarte………………………………………484.5
Gai emailea Ekhi Erremundegi Beloki izan da.
Epaile lanetan talde hau aritu da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez “Txuriya”, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Horrenbestez, argitu da sei finalisten zerrenda. Hauek izanen dira aurtengo finalean kantatuko duten bertsolariak:
- Miren Artetxe Sarasola
- Maddalen Arzallus Antia
- Maddi Ane Txoperena Iribarren
- Aitor Servier Etxexuri
- Irantzu Idoate Funosas
- Elixabet Etxandi Goihenetxe
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus -en eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.

