Astuk Alineaute, Tolosa eta Hernani taldeek irabazi dituzte asteburuko saioak Gipuzkoako Herriartekoan
Astuk Alineaute Tolosa eta Hernani taldeek –

Herriartekoko hiru saio izan ziren iragan ostiralean.
Ostiral iluntzean izan zen Urolako Herriartekoko bigarren saioa, Azkoitian. Herriko bi talde, Astuk Alineaute eta Jokin Biyokin taldeak kantuan aritu ziren, Zurt tabernan . Astuk Alineauteko Asier Garate Txibilter, Iñaki Tolosa eta Eneritz Artetxeren lana izan zen epaimahaiaren iritziz irabazle, eta honenbestez, Jokin Biyokin taldeko Unai Izagirre Attola, Jon Izagirre eta Jokin Landaren txapelketako ibilbidea amaitu da.
Une berean izan zen Tolosaldeako saioa Anoetako Gaztetxean. Tolosako taldea izan zen aurrera egiteko aukeratua Irura eta Anoetako taldearen aurkako saioan. Lehenengo taldean Jare Bengoetxea, Danel Etxeberria eta Naiara Arreseigor izan ziren kantuan eta etxeko taldean Txomin Azpiroz, Jon Mendiluze eta Haritz Murua.
Buruntzaldean aurreko asteko irabazleek, Astigarragako taldeak, Hernaniarrak izan zituzten aurrean Hernanin bertan, Kixkal tabernan. Iker Goñi, Agin Laburu ta Axier Saralegi astigarragarrak eta Eli Pagola, Eñaut Martikorena eta Ekain Tolaretxipi hernaniarrak izan ziren saioko bertsolariak, eta azken hauek izan ziren irabazle.
Bina saio jokatu dira Buruntzaldean, Urolan eta Tolosaldean, eta asteburu honetan ekingo diote beraien kanporaketa faseari gainontzeko eskualdeek.
Taldeka parte hartzeak ekimenaren ardatza gozamena izatea bultzatzen du lehia eta jolasa uztartuz.
57 taldek hartuko dute parte guztira, eta talde bakoitzak gutxienez 6 partaide izango ditu. Talde guztiek abestuko dute “etxean” eta “kanpoan”, beraz, guztiak izango dira antolatzaile eta bisitari. Saioaren antolaketako behar izanez arduratuko dira taldekideak euren etxean.

