Itxaso Paya
Itxaso Paya

2026-02-23

Nerabe baten egunerokoa: 1. eguna

Nerabe baten egunerokoa 1 –

Doinua: Izarren hautsa

Nerabe baten egunerokoa 1

Ume txikien pozez azaldu

nion amari behinola,

“futbol taldean hasi nahi nuke”,

ez zuen ulertu nola,

irratiz amamaren etxean

Athletic ari zen bakoitzean,

borborka nuen odola,

zeruan bizi zen aitonari

eskatu ohi nion gola,

baina amari zer nahi nuen ez

zitzaion asko axola,

“Junek izena eman du eta

ez al zaizu gustatzen balleta.

ene laztana, futbola,

ez baita nesken kirola”

Nerabe baten egunerokoa 1