Bertsozale Elkarteak martxoaren 15ean egingo du Batzar Nagusia, Abadiñon
Bertsozale Elkarteak martxoaren 15ean egingo du Batzar Nagusia –

Bertsozale Elkarteak iragan urteko errepasoa egin eta aurtengo urteari begirako lana prestatzeko baliatu nahi du Batzar Orokorra: “Egindakoa balioan jartzeko eta baloratzeko ez ezik, etorkizunera begira ditugun erronkei eta bete beharrei nola heldu adosteko ere baliatzen da. Horretan aritu da herrialdez herrialde Bertsozale Elkartea: Araban hasi eta Gipuzkoaraino bidea eginda”
Arabako Bertsozale Elkartea izan da batzarra egiten lehena, urtarrilaren 18an elkartu baitziren Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean. Txapelketaren aurkezpen eguna baliatu zuten batzarrerako.
Arabari lekukoa Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartuko zioten iragan asteburuan, otsailaren 28an izan baitziren bi batzarrak bi herrialdeetan. Bizkaiko atzo izan zen, eta Gipuzkoako hurrengo ostegunean, martxoaren 12an..
Euskal Herriko Batzar Nagusia martxoaren 15ean izango da, Abadiñoko Txanporta kultur guneko aretoan. 10:30ean hasiko da batzarra, eta sarreraren ostean, 2025eko memoriak eta 2026ko egitasmoak aurkeztuko dira, diru kontu eta aurrekontuekin batera. Ohi bezala, herrialde bakoitzaren irakurketa ere ekarriko da batzarrera.
Honakoa adierazi dute antolatzaileek: “Bertsozale Elkartetik batzarretan parte hartzeko gonbita luzatu nahi diegu bazkide guztiei, komunitatearentzat ari garelako eta, beraz, komunitatearekin elkarbanatu nahi genukeelako iazko urteak emandakoa eta 2026ra begira egiteko duguna”.

