Maddi Agirre garaile Dulantzin

Maddi Agirre garaile Dulantzin –
Maddi Agirre garaile Dulantzin

Iragan larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa lehen finalaurrekoa, Dulantzin, Mikaela Portillo kultur etxean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Ganbarako lana:
    • Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
    • Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Bertsolari bakoitzak 14 bertso puntuagarri abestu zintuen, eta ariketak amaituta, Maddi Agirrek eskuratu zuen puntu gehien. Honatx sailkapena:

  • Maddi Agirre: 380,5 puntu
  • Iñaki Viñaspre: 364,5 puntu
  • Unai Anda: 362,5 puntu
  • Aroa Arrizubieta: 348,5 puntu
  • Asier Otamendi: 341 puntu
  • Ekaitz Samaniego: 327 puntu

Olatz Santocildes Martinez izan zen gai-jartzailea, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita izan zen idazkaria.

Saio osorik zein atalka ikusteko aukera dago bertsoa.eus-en.

Hurrengo saioa, martxoaren 14ean izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak agortuta daude jada.

Maddi Agirre garaile Dulantzin