Iñaki Viñasprek jantzi du Arabako txapela
Iñaki Viñasprek jantzi du Arabako txapela –

800 bertsozale inguru elkartu ziren Gasteizko Europa jauregian iragan larunbatean, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala bertatik bertara jarraitzeko. Oholtzara igo zen seikotea, honakoa (zozketak erabakita ordenean): Martin Abarrategi Sarrionandia, Maddi Agirre Epelde, Unai Anda Delika, Aroa Arrezubieta Barredo, Peru Abarrategi Sarrionandia, Iñaki Viñaspre Simon.
Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko nagusian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
- Bakarka, gaiari bina bertso doinu eta neurri librean.
- Buruz burukoa: 6 bertso puntuagarri
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA)
- Ganbarako lana: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Sailkapeneko puntuazio jarraian:
- Iñaki Viñaspre Simon……………………………..1141
- Unai Anda Delika…………………………………..1124.5
- Peru Abarrategi Sarrionandia…………………..749,5
- Aroa Arrezubieta Barredo……………………….. 749
- Maddi Agirre Epelde………………………………..740,5
- Martin Abarrategi Sarrionandia…………………710
Martxoak 3 elkarteko kideek jantzio zioten txapela Viñaspreri, hilketa haietatik 50 urte bete direnean.
Gai-jartzaile lanetan Arantxa Sobrino Lasa eta Irati Martinez Izaga aritu ziren. Honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Ainhoa Arregi Elosua, Aitor Jimenez Tolosana, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Fernando Sopelana Alonso, Marta Ortiz Mateo, Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras eta Miren Bakarne Urreaga Etxeberria. Idazkari lanetaz Endika Jimenez Enbeita arduratu zen.

