Lazkao Txiki gogoan izango dute apirilaren 18an

Lazkao Txiki gogoan izango dute apirilaren 18an –

Urteroko legez Joxe Miel Iztueta gogoan izango dute bere jaioterrian. Apirilaren 18an izango da, Lazkaon, Gerriko Kultur Elkarteak antolatuta.

12:30etan ekitaldia egingo da bertsolariaren izena daraman plazan. Lazkao Txikirekin kantuan eta kontutan ibilitako bertsolariak entzun ahalko dira, Lazkao Txiki musika-eskolako kideek kontzertua eskainiko dute, Oin-Arin dantza-taldeak ere parte hartuko du, baita Bakuntza taldeak eta Goierriko bertso-eskolak ere.

14:00etan bertso bazkaria izango da Gerriko Txokoan. June Aiestaran, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo ariko dira kantuan. Lekua gordetzeko apirilaren 13a baino lehen idatzi behar da  gerrikokultura@gmail.com helbidera edo honako bi zenbakietako batetara deitu: 688822871 / 943886500

Lazkao Txiki gogoan izango dute apirilaren 18an

Lazkao Txiki gogoan izango dute apirilaren 18an