Aste honetako Hitzetik Hortzeran: Bertsolari aldizkariak 35 urte
Aste honetako Hitzetik Hortzeran Bertsolari aldizkariak 35 urte –
Proiektu hau 1991an sortu zuen Joxean Agirrek, eta bai, gezurra dirudien arren, 35 urte igaro dira. Aurten hainbat aldaketa eta jauzi eman ditugu, gure urtebetetzea taxuz ospatzeko asmoz.
Hitzetik Hortzerakoak ez dura gure urtebetetzeaz ahaztu, eta aste honetako programa aldizkariaren bueltakoa izango da, Lezamako Ez da kasualitatea eta Mendaroko Motxaila Egunako saioak tartekatuta.
Saioa, beti bezala, larunbat gauean ikusi ahalko da, 21:00etan, ETB1-en. Honako oharra zabaldu dute programatik:

Bertsoaldietan, Lezamako Ez da kasualitatea eta Mendaroko Motxaila Eguna
Aste honetan ere ez da bertsorik faltako Hitzetik Hortzeran.
Alde batetik, Lezamako Ez da kasualitatea bertso saioko bertsoaldiak izango dira aste honetako programan. Aissa Intxausti Aburruza, Josune Aramendi Perez eta Maddi Ane Txoperena Iribarren aritu ziren bertsotan. Gaiak Maite Berriozabal Berrizbeitiak jarri zituen eta saioko musikariak Araitz Bizkai eta Oihana Landa izan ziren.
Beste alde batetik, Mendaron urtero egiten da Motxaila Eguneko bertso jaialdia eta bertako bertsoaldien aukeraketa ere izango da. Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Andoni Egaña Makazaga eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariek egin zuten bertsotan. Gaiak jartzen, berriz, Xeber Loiola aritu zen”

